Kooperatibak

LagunAro

LagunArok "Tantaka-tantaka LagunAroz blai" kanpaina sustatu du

2015/11/19

Mutualistei zuzenduta, informazio dosi txikiak banatzen dira. LagunAro, bazkide kooperatibistentzako gizarte babeserako sistemak, "Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!" izeneko kanpaina abian jarri du, bere komunikazio estrategiaren baitan.

Gehiago irakurri

Joseba Barandiaranek, ekonomialari eta komunikabide ezberdinetako kolaboratzaileak, LagunAro, EPSVren Batzarraren gaineko iritzia eskaini digu

2015/05/04

Joseba Barandiaran ekonomialaria da eta Euskal Herriko zenbait hedabideetako kolaboratzailea ere bada. Martxoaren 27an LagunAro, EPSV erakundearen Batzar Orokorrean izan zen, entzule gisa, MONDRAGONeko erakundeak gonbidatuta. LagunAro, EPSVk nahi izan du kanpoko ikuspegia duen pertsona gonbidatzea etorkizunean komunikazio arloan eta eszenaratzean hobetzeko.

Gehiago irakurri

Deskargatu eta erabili LagunAro EPSVren aplikazio berria

2015/04/01

LagunAro, EPSVk aplikazio erraz bat jarri du onuradun guztien esku –mutualista, onuradun eta pentsiodun–, edozein unetan eta edozein lekutan euren arlo pribatuan sartu ahal izan daitezen, aplikaziotik bertatik alta emateko aukerarekin. Erreminta berriarekin LagunAro EPSVk bere onuradunekin duen harremana estutu eta hobetu nahi du.

Gehiago irakurri

Webgune berria aurkezteaz gain, ezustekoak ere ez ziren falta izan LagunAro EPSVren Batzar Nagusian

2015/03/30

Ostiralean, martxoak 27, ospatu zuen LagunAro EPSVk urteko ohiko Batzar Nagusia Donostiako Kursaal Jauregiko areto nagusian. Ohiko gaiez gain, webgune berria aurkeztu zuten, erosoagoa eta errazagoa. Era berean, LagunArok komunikazio estrategia berria jarri du abian, eta horren baitan, mutualista eta onuradunen esku jarri du aplikazio berri bat. Batzar Nagusia aplikazio berria aurkezteko aprobetxatu zuen erakundeak.

Gehiago irakurri

LagunAro EPSVk bihar egingo du Batzar Nagusia Donostian

2015/03/26

Bihar, martxoak 27 egingo du LagunAro EPSVk urteko Batzar Nagusia, Donostiako Kursaalean. Ohiko gaiez gain, web orriaren bertsio erosoago eta errazago berri bat aurkeztuko da.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioko bederatzi erakundek jaso zuten atzo BIKAIN ziurtagiria

2014/11/19

Ekitaldian saritutako kooperatibetako ordezkariekin batera, Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea eta MONDRAGONeko euskara koordinatzailea Mikel Lezamiz izan ziren beren babesa ematen.

Gehiago irakurri

Astelehenean, martxoaren 31n egingo da Lagun-Aro EPSVko Batzar Orokorra

2014/03/28

Ohiko batzar orokorra izango da, urtero erakundeak egiten duena. Aztertuko diren gaiak ere ohikoak izango dira, eta oraingoan ez da proposatuko araudi aldaketarik.

Gehiago irakurri

LagunArok identifikazio txartel berria du

2014/03/25

Txartelaren bitartez sistema berria ezartzen da eta LagunArok orain arte erabili dituen bolanteak ordezkatuko ditu. Apirilean aktikatuko da.

Gehiago irakurri

LAGUN-ARO, BGAEren Batzar Orokorrak aurre erretiroko prestazioa eta Enplegurako Laguntza funtsa hobetzea adostu du

2014/01/02

LAGUN-ARO, BGAEren Batzar Orokorrak aurre erretiro prestazioa hobetzea eta "Enplegurako Laguntza" finantzatzen duen kuota handitzea onartu zuen abenduaren 27an Fagor Electrodomésticos konkurtsoan sortu izanaren ondorio diren konpromiso erantsiei atzerapenik gabe erantzun ahal izateko.

Gehiago irakurri

Abenduaren 27an, Lagun-Aro EPSVren Ezohiko Batzar Nagusia

2013/11/20

Lagun-Aro EPSVko Kontseilu Errektoreak Aurreikuspen Erakundearen Ezohiko Batzar Nagusia deitzea erabaki du, datorren 2013ko abenduaren 27rako, Donostiako Kursaalen. "Enplegu laguntzan" hainbat aldaketa egiteko eta prestazioa finantzatzeko kuotaren igoera proposatzea da helburua.

Gehiago irakurri

Kooperatibisten babes soziala

Helbidea
Pº Jose Maria Arizmendiarrieta, 120500Arrasate/Mondragón
Telefonoa
+34 943 79 01 00
Web
http://www.lagunaro.es/
Eguraldia
Asteartea 26 Min: 10
Max: 25
Asteazkena 27 Min: 10
Max: 28
Osteguna 28 Min: 15
Max: 30
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak