Kooperatibak

Laboral kutxa

Laboral Kutxak zerga ondorengo 111 milioi euroko mozkinak lortu ditu 2016an

2017/02/22

Finantza-sisteman kaudimenik handiena duten erakundeen artean kokatu da Laboral Kutxa, %17,46ko CET1 fully loaded kapital-ratioa eskuratuta.

Gehiago irakurri

Laboral Kutxaren BBB+ ratinga berretsi du Fitch kalifikazio agentziak

2016/10/25

Estatuan soilik aritzen diren erakundeentzat dagoen kalifikaziorik altuenari eutsi dio Laboral Kutxak.

Gehiago irakurri

Laboral Kutxak eta EIF-ek 100 milioi euroko akordioa sinatu dute enpresei laguntzeko

2016/10/20

InnovFin Bermea maileguen, kreditu-kontuen edo leasingaren bidez artikulatzen da, eta 7,5 milioi arteko zenbatekoak izaten dira, berme gehigarririk ez da behar izaten eta 10 urte arteko epea egoten da itzultzeko.

Gehiago irakurri

Laboral Kutxak 67,7 milioi euroko mozkin garbia lortu du

2016/08/05

2016ko lehen erdiak 2015eko joerari eutsi dio; hala, finantza-marjinak are gehiago estutu dira, batetik interes-tasak %0 inguruan jarraitzen duelako eta; bestetik, kreditu-erakarpenak suspertzeko presioaren ondorioz. Gauzak horrela, bankan ohikoak diren emaitzak sortzeko muga nabarmenak egon dira.

Gehiago irakurri

Enpresarean azoka ekintzailetzaz eta finantziazioaz hausnartzeko prest

2016/07/27

Jardunaldia azaroaren 3an izango da, Orona Ideok Galarretan duen egoitza nagusian, eta besteak beste, ADEGI, SPRI, BAC Mondragon edota Laboral Kutxako ordezkariek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

2016an ekonomia %2,6 igotzea aurreikusten da EAEn eta %2,7 Nafarroan

2016/07/18

Datuak Laboral Kutxaren Ikerketa Zerbitzuak aurkeztu ditu eta Euskal Ekonomia Txostenean biltzen dira.

Gehiago irakurri

Standard & Poor’s agentziak Laboral Kutxaren kapitalaren "kalitate handia" azpimarratu du

2016/06/13

Laboral Kutxa bere aktiboen kalitateagatik nabarmentzen da, baita bere arriskuen gestio egokiagatik ere.

Gehiago irakurri

Txomin Garcia: “Garai digitaleko kanal berrietan ere jarri behar ditugu gure balioak eta profesionaltasuna”

2016/04/25

Batzarrak 2015. urteko gestioa eta kontuak onartu ditu: zerga ondorengo 110,3 milioi euroko mozkin bateratua, %15,12ko CET1 kaudimen-maila eta % 7,4ko berankortasun-tasa.

Gehiago irakurri

Oinarri-Laboral Kutxa Express: finantzaketa modu berria enpresa txiki eta autonomoen eskura

2016/04/05

Laboral Kutxaren sistema esklusiboarekin 2 egunetara murriztuko da oinarriren abala duten eragiketak sinatzeko epea. Euskal Autonomia Erkidegoko 170.000 autonomo eta 45.000 enpresa baino gehiago izan daitezke hitzarmenaren onuradun.

Gehiago irakurri

Ezagutzari lotutako industriak eta bezeroaren hurbileko zerbitzuak izango dira enpleguaren eragileak

2016/02/22

Horrela jaso da Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuak argitaratu duen “Enpleguaren gaineko ikuspegi sektorialak euskal ekonomian” txostenak.

Gehiago irakurri

Banketxea

Helbidea
Pº Jose Maria Arizmendiarrieta, s/n - Apdo. 3420500Arrasate/Mondragón
Telefonoa
+34 943 71 95 00
Web
http://www.laboralkutxa.com
Eguraldia
Igandea 5 Min: 13
Max: 28
Astelehena 6 Min: 14
Max: 20
Asteartea 7 Min: 13
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak