Kooperatibak

Ikerlan

IK4-Ikerlanek talentua erakartzeko eta garatzeko estrategia indartu du

2015/07/07

2015. urtean zehar, euskal zentro teknologikoak prozesu bat izango du martxan, etxean 30 pertsona inguru sartzeko, bere ahalmenak indartzeko. Ez da kanpaina puntual bat, aitzitik, estrategia baten oinarria da, etorkizunean zentroaren eta bere bezeroen lehiakortasuna bultzatzeko.

Gehiago irakurri

IK4-Ikerlan tren garraioa irauli nahi duen europar proiektu batean parte hartzen ari da

2015/06/15

Europar Batasunak (EB) iraultza ekarri nahi du tren bidezko garraiora, erabilera sustatzeko eta sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko. Xede horrekin, Roll2Rail izeneko proiektu anbiziotsu bat jarri du martxan, eta IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa bertan ari da parte hartzen, proiektuaren lidergo teknologikoa duen CAF enpresarekin batera.

Gehiago irakurri

IK4-Ikerlanek etapa berri bati ekin dio pertsonen garapena eta bezeroarentzako zerbitzua ardatz estrategikotzat hartuta

2015/05/15

Ikerketa zentroak egin berri duen Batzaro Orokorrean, IK4-Ikerlaneko lehendakari Iñaki Aranburuk eta Marcelino Caballero zuzendari nagusiak eskerrak eman dituzte joan den urtean zehar zentroa osatzen duten pertsonek egindako ahaleginagatik, horri esker erakundeak bere helburu gehienak bete ahal izan baititu.

Gehiago irakurri

IK4-IKERLANek parte hartuko du sistema txertatuen gainean Europan egiten den azokarik garrantzitsuenean

2015/02/09

EMBEDDED WORLD 2015 azokan parte hartuko du, Nurembergen, Alemanian, otsailaren 24tik 26ra bitartean. Garraioaren, industriako ekipo ondasunen, energia eolikoaren eta jasokuntzaren sektoreekin lotura duten hainbat garapen erakutsiko ditu bertan.

Gehiago irakurri

IK4-IKERLAN eta ETH-ZURICH elkarlanean dihardute energiaren hari gabeko transmisioari buruzko ikerketan

2015/01/13

Akordio honen bitartez indartu egiten da zentroak egin duen apustua, berrikuntza irekia eta ikertzaileen talentua sustatzearen alde.

Gehiago irakurri

IK4-IKERLANek C2Net europar proiektuan parte hartuko du, ‘Factories of the Future’ programaren barruan

2014/12/22

Proiektuak hodeian kokatutako tresna informatikoak garatuko ditu, enpresei, batez ere enpresa txiki eta ertainei, lankidetzan arituta material fluxua optimizatzen laguntzeko asmoarekin. Horrez gain, enpresa sareak eratzea ahalbidetuko du, hornidura kateen kostuak eta eraginkortasunik ezak gutxiago izatea lortzeko.

Gehiago irakurri

IK4-IKERLANek ponentzia eskaini du Bruselako Battery Innovation Center zentroaren inaugurazioan

2014/12/15

IK4-IKERLAN hizlari aritu zen joan den abenduaren 8an, Bruselan, Battery Innovation Center zentroaren inaugurazioan (BIC), I+Gko zentro hori Europako erreferentzia izango delarik ibilgailu elektrikoen arloari lotutako ikerketan. Zentroa Universidad Libre de Bruselas (VuB) erakunde ospetsuaren mendekoa da, Belgikako hiriburuan dago, eta mintegi bat eginez ireki ditu bere ateak, energiaren arloan Europako erakunde nagusietako zenbaiten partaidetzarekin.

Gehiago irakurri

IK4-IKERLANek biltegiratze elektrikoa ikertuko du garraioaren eta energiaren munduko erreferenteekin

2014/12/09

IK4-IKERLANek lankidetza hitzarmen bat izenpetu berri du Bruselako Unibertsitate Libre ospetsuarekin (VuB), energia biltegiratzeko ikerketan elkarrekin lan egiteko. Hitzarmenaren arabera, bi erakundeak lankidetzan arituko dira ikerketa eta garapen proiektuetan doktore tesiak eta elkarren arteko jarduerak garatzeko, eta elkarren artean ikertzaileen trukea eta mugikortasuna ere sustatuko dute.

Gehiago irakurri

Etxeko kontsumo energetikoa erabiltzaileen esku jarriko dute Ikerlan, Acede eta Ekitermikek

2014/08/26

Hiru erakundeek, Arrasateko Udalarekin batera, EnerBIZI proiektua jarriko dute martxan, etxebizitza bateko kontsumo energetikoaren datuak erabiltzailearen esku jarriko dituena. Ekitermikeko Jagoba Bergarak azaldu digunez, dagoeneko instalazio handietan dagoen teknologia erabiltzaile arrunten esku jartzea da helburua.

Gehiago irakurri

IK4-IKERLAN, 40 urte enpresen zerbitzura

2014/06/20

Asteazkenean ospatu zuen IK4-IKERLANek era xumean 40.urteurreneko ekitaldia. Garaia Berrikuntza Gunean elkartu ziren berrikuntza guneko ordezkariak, eta Euskadiko zein Gipuzkoako ordezkari instituzionalak. Besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. Era berean, Euskadiko enpresa arloko ordezkaritza zabala gerturatu zen Arrasatera, IK4-IKERLANen urteurrena ospatzera. Izan ere, sorreratik, IKERLANen helburua izan da gertuko enpresei etengabeko berrikuntza prozesuak proposatzea.

Gehiago irakurri

Ikerketa zentro teknologikoa

Helbidea
Pº Jose Maria Arizmendiarrieta, 2 - Apdo. 14620500Arrasate/Mondragón
Telefonoa
+34 943 71 24 00
Web
http://www.ikerlan.com/
Eguraldia
Asteazkena 11 Min: 6
Max: 10
Osteguna 12 Min: 6
Max: 11
Ostirala 13 Min: 10
Max: 17
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak