Kooperatibak

Copreci

Txinako 'Canton Fair 2012' azokan izan da Copreci

2012/11/06

Txinako Canton hirian urriaren 15etik 20ra bitartean egin zuten 'Canton Fair 2012' azokan parte hartu du Coprecik. 'The heart of your appliance, wider in the world, deeper in your heart' sloganarekin Coprecik argi utzi du taldearen izaera internazionala. Bigarren aldia da Aretxabaletako kooperatibak Cantoneko azokan parte hartzen duena. Esportaziorako izaera duten Txinako ekoizle handiak elkartzen dira urtean birritan egiten den azoka honetan.

Gehiago irakurri

Fagor Taldeko bazkideek aurrerakinak doitzeko beste plan bat onartu dute

2012/05/23

Fagor Taldeko kide diren kooperatibetako bazkide gehienek (Etxetresna Elektrikoak, Elektronika, Arrasate, Industrial, Ederlan, Automation, Copreci eta Mondragon Assembly) aurrerakinak doitzeko norberaren Batzarrean aurkeztu den proposamena onartu dute. Batzar Nagusietan aurrerakinak Lagun-Aroko erreferentziaren %90ean kokatzeko erabakia erreferendum bidez hartu da; proposamena bazkideen %76k babestu du.

Gehiago irakurri

Coprecik azken berrikuntzak erakutsi ditu Atlantako HPBA 2012 azokan

2012/03/14

HPBA 2012 (Hearth, Patio & Barbacue Expo), amerikar kontinentean egiten den sektoreko azokarik handiena da eta sektoreko milaka profesional batzen ditu urtero.

Gehiago irakurri

“Etxebizitzetan eta oro har eraikinetan murriztu egin beharko da energiaren kontsumoa etorkizunean”

2011/12/15

EFFiHEAT izeneko Europa mailako proiektua zuzendu eta koordinatuko du Stirling Zentroak. MONDRAGON Componentes-eko berrikuntza zuzendaria den Javier Arancetarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Gehiago irakurri

Zilarrezko Bikain saria jaso du Coprecik

2011/12/01

Ebaluzazio irizpide zorrotzak gaindituta, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketan bikaintasuna aitortu diote Aretxabaletako Copreci kooperatibari. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria Jaurlaritzak banatzen du urtero.

Gehiago irakurri

Segurtasunaren arloan egindako lanagatik aitorpena egin diote Copreciri

2011/09/14

Copreciko Prebentzio Zerbitzuak Osartenen aitorpena jaso du 2010ean lan-segurtasunaren eta lan-osasunaren gainean egindako lanagatik.

Gehiago irakurri

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Helbidea
Avda. de Alava, 3; Edificio Copreci 20550 Aretxabaleta/Arechavaleta
Telefonoa
+34 943 71 94 99
Web
http://www.copreci.com/es
Eguraldia
Astelehena 1 Min: 16
Max: 29
Asteartea 2 Min: 15
Max: 28
Asteazkena 3 Min: 15
Max: 25
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak