Centro Stirling
"Kongresuak gure Zentroa stirling arloaren gorengo mailan jarri du"
2014/09/30
Azken egunetako jardunaren ondoren eta sentsazio gozoekin, Stirling Zentroak Aretxabaletan duen bulegotik erantzun dio Javier Arancetak TU lankideren deiari. Azken hilabeteotan burubelarri aritu da nazioarteko kongresuaren antolakuntzan eta oso gustura dago emaitzarekin. "Helburu guztiak bete ditugu eta Europako ordezkariek ere onartu digute egindako lana".