Kooperatibak

Arizmendi

Debagoiena lehen hamarren artean First Lego Leaguen

2011/12/21

Debagoienako bi talde aurkeztu dira First Lego Leaguera. Bata Ikerlan-Arizmendi eta bestea MGU-Arizmendi. Biek lehiaketan itxura ona eman dute eta lehen hamarren artean sailkatu dira. Elikadura hizpide izanik, talde lana, berrikuntza eta sorkuntza lantzea du helburu ekimenak.

Gehiago irakurri

Eraikuntza ikasketak on-line egiteko aukera Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan

2011/12/07

Alecop, LKS, Eraikune erakundea eta beste Lanbide Heziketako bi zentrorekin elkarlanean, Eraikuntza ikasketak Internet bidez egiteko aukera eskainiko du Arizmendi Ikastolak.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolak Guraso Mintegia antolatu du aurten ere

2011/10/04

Haurraren nortasunaren oinarrizko hezurdura lehenengo sei urteetan eraikitzen da. Hain justu ere, Mintegiaren helburua da adin tarte horretan seme-alabak dituzten gurasoei ezagutaraztea eraikuntza horren nondik norakoak. Arizmendiko guraso guztiek izango dute aukera jardunaldietan parte hartzeko.

Gehiago irakurri

III. Gaueko Tafyd Krosa urrian, Arizmendik antolatuta

2011/09/23

Arizmendi Ikastolako Egunaren egitarauaren barruan, Arizmendi Pro-k Gaueko Tafyd Krosa antolatzen du Arrasaten, kirola eta herriko parte-hartzea sustatzeko asmoarekin. Urriaren 14an egingo da aurten, 20:00etan hasita. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta lau kategoriatan banatzen da: gizonezko seniorrak, emakumezko seniorrak, gizonezko beteranoak eta emakumezko beteranoak.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolaren eskutik 700 lagun ari dira parte hartzen udalekuetan

2011/07/11

Garesen, Acedon, Otsagabian eta Zurizan egiten ari diren udalekuetan Arizmendi Ikastolako 700 lagun inguru ari dira parte hartzen. Gainera, azken zikloan dauden 50 ikasle eta hamar irakaslek Santiago bidea egingo dute bizikletan, Salamancatik Fisterrara.

Gehiago irakurri

Rafael Cristóbal: "Umeak ez du hitz egiten, baina adierazi egiten du; bidaltzen dituen seinale horiek igarri eta interpretatu behar ditugu"

2011/06/08

'El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza' izeneko liburua argitaratu berri du Rafal Cristóbal psikiatra, mediku eta irakasleak. 30 urte baino gehiagoz egin duen lana biltzen du liburuak. Urte hauetan Huhezin (Mondragon Unibertsitatea) jardun du Umearen Psikologia Ebolutiboko irakasle lanetan, baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere.

Gehiago irakurri

Jon Arostegi bilbotarra, Ekokaleak lehiaketako irabazle

2011/05/17

XXI. mendeko etxebizitzen inguruko jardunaldia egin zuten joan den astean Garaia Berrikuntza Gunean Arizmendi ikastolak antolatuta. Zehazki, CO2 isurketa baxuko eraikinen inguruko hitzaldiak eman zituzte hainbat adituk. Ekokaleak lehiaketako sariak ere banatu zituzten.

Gehiago irakurri

Otsailaren 27an jokatuko du Arizmendi Ikastolako taldeak First Lego League txapelketako Espainiako finala

2011/02/17

Euskadiko txapelketa irabazi ondoren, Arizmendi Ikastolako taldea Espainiako kanporaketa prestatzen ari da buru belarri, Deriora eramango duten robotari hobekuntzak ezarriz.

Gehiago irakurri

Irakaskuntza

Helbidea
Larrin Plaza, 1 20550 Aretxabaleta
Telefonoa
+34 943 77 20 25
Web
http://www.arizmendi.eus
Eguraldia
Ostirala 28 Min: 7
Max: 21
Larunbata 29 Min: 8
Max: 16
Igandea 1 Min: 7
Max: 18
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak