Kooperatibak

Arizmendi

Alemaniako Christophorus Kantorei gazte abesbatza Debagoienean izango da Arizmendi Ikastolak gonbidatuta

2015/05/22

Arizmendi Ikastolako abesbatzak eta alemanierazko ikasle eta irakasleek antolatuta, Alstenteig herriko abesbatza Debagoienean izango da maiatzaren 24tik 26ra. Bailarako eta Euskal Herriko txokoak ezagutzeko aukera izango dute astelehenean, eta horren aurretik kontzertua eskainiko dute igandean, 20:00etan, Arrasateko San Juan Parrokian.

Gehiago irakurri

Gozatu Euspot 2015 iruditan!

2015/05/18

Iragan maiatzaren 7an ospatu zen Aretxabaletako Arkupen Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Musika, Kike Amonarrizen hitzaldia, spot guztien emanaldia... Zaraia aretoa jendez bete zen sai banaketa ekitaldian eta irabazleek pozarren jaso zituzten sariak.

Gehiago irakurri

Patxi Vila txirrindulari profesional ohiak hitzaldia eskainiko du Arizmendi Ikastolaren eskutik

2015/05/13

Txirrindulari profesional ohia gaur egun Tinkoff-Saxo talde indartsuaren zuzendarietako bat da. Vilak lan saioen inguruko hitzaldia eskainiko du, altueran egiten diren entrenamenduak, konpetizio aurrekoak... eta txirrindularien dietaren inguruan ere arituko da. Hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, osteguna, Arrasateko Ferixaleku gunean.

Gehiago irakurri

Arizmendik eraikuntzarekin lotutako jardunaldia eta ikastaroa antolatu ditu

2015/05/06

“Eraikuntza eta osasuna, etxebizitzaren kalitateak gure osasunean eragiten al du?” Izenburupean jardunaldia izango da maiatzaren 22an, Kulturaten, Arrasaten. Eta 23an, berriz, “karezko mortairuak” izeneko ikastaroa antolatu dute Arrasateko Arizmendi ikastolan eskainiko dena.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastola-Ikerlan taldea, First Lego Leagueko Espainiako finalera

2015/03/13

Arizmendi Ikastolako DBHko laugarren mailako talde batek, Zamudion jokatutako Euskadiko First Lego League txapelketan hirugarren postua lortu zuenak, Espainiako Estatuko finala jokatuko du Tenerifen martxoaren 22an.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Health-ek Korporazioko 20 enpresa baino gehiagoren produktuak eta zerbitzuak aurkeztu ditu

2015/03/12

MONDRAGON Korporazioa indartsu iritsi da Alacanten egiten ari den nazio mailako Ospitaleen 19. Kongresura. Osasunaren alorrean MONDRAGON Korporazioko enpresek garatutako jarduerek 44,3 milioi euroko salmentak eragiten dituzte, 600 bat lanpostu sortuz. Aurten, martxoaren 10etik 13ra bitartean egiten ari den kongresuan, korporazioko 20 enpresa baino gehiago aurkeztu ditu MONDRAGON Health-ek.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolako zuzendariak hitzaldiak eskainiko ditu Leintz ibarreko hiru herritan asteon

2015/01/19

"Ikastola gaur, zergatik?" izenburupean hitzaldia emango du Arizmendi Ikastolako zuzendari Iñaki Etxezarretak asteon Leintz bailarako hiru herritan. Bihar Eskoriatzako Ibarraundi museoan izango da, asteazkenean Arrasateko Kulturaten eta eguenean Aretxabaletako Basabeazpin.

Gehiago irakurri

Kaskarotenea Ikastolaren alde kros solidarioa antolatu dute bailarako hiru ikastolek azaroaren 28rako

2014/11/20

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bizi duen egoerari sostengua eta babes ekonomikoa emateko bailarako hiru ikastolek; Txantxikuk, Aranzadik eta Arizmendik kros solidarioa antolatu dute datorren ostiralerako, azaroak 28.

Gehiago irakurri

Energiaren erabilera eraginkorra sustatzeko ikastaroa Arizmendin

2014/11/10

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak antolatuta, azaroaren 18tik abenduaren 3ra arte, 40 orduko ikastaroa emango da Lanbide zerbitzuko planen bitartez. Saioak Ferixalekuan izango dira, eta eraikinaren eraginkortasun energetikoaren gaitasun-ziurtagiriak lortzeko baliogarriak izango dira.

Gehiago irakurri

“Eraikuntza arloko ikasketak egokitu eta irteera profesional berriak detektatu ditugu”

2014/09/15

Krisi garaian, adreiluaren pelotazoaren aroan, eraikuntzaren gainbehera handienean... badira aukera berriak arlo horretan eta Arizmendi Ikatolako Lanbide Heziketako Eraikuntza-proiektuak zikloak eskaintzen ditu.“Krisiak eraikuntza arloa gogor kolpatu badu ere, aukera berri ugari sortu dira eraginkortasun, bioetxebizitza eta eraikinen zaharberritze arloan”. Alor horietan formazio osatua eskaintzen du Arizmendi Ikastolak Arrasaten. Urrira arte, matrikulazio kanpaina irekita dago eta ikasketak doakoak dira. TU lankidek Aitor Axpe, Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketako eta Eraikuntza-proiektuak zikloko zuzendaria elkarrizketatu du.

Gehiago irakurri

Irakaskuntza

Helbidea
Larrin Plaza, 1 20550 Aretxabaleta
Telefonoa
+34 943 77 20 25
Web
http://www.arizmendi.eus
Eguraldia
Asteazkena 1 Min: 6
Max: 16
Osteguna 2 Min: 6
Max: 16
Ostirala 3 Min: 3
Max: 14
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak