A-Z indizea

Goi Eskola Politeknikoa

“Horizon 2020: Daily life”, eguneroko bizitzarekin lotutako negozio aukera berrien sorkundea

2014/02/24

Goi Eskola Politeknikoak bultzatutako proiektu hau, otsailaren 27an Garaia Berrikuntza Guneko H-enea instalazioetan burutuko da. Bertan, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterreko ikasleak, irakasle-ikerlariak eta zenbait enpresa elkartuko dira.

Gehiago irakurri

Kolonbiako Universidad Unipanamericanako ordezkariak MUn izan dira

2013/11/05

Kolonbiako Universidad Unipanamericanako hiru ordezkari izan dira MUn. Bi helburu nagusi bete dituzte Hego Amerikako unibertitsitate horretako lagunek Euskal Herrira egindako bost eguneko bidaian: batetik, sakontzea erakundeek duten harremanean, eta, bestetik, Kolonbiako unibertsitate horretako errektore aldaketa dela eta, etorkizunerako dituzten egitasmoen berri ematea.

Gehiago irakurri

MUko Goi Eskola Politeknikoko sei proiektu finalistak Felix Sopelana IX. Memorialean

2013/10/14

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko sei proiektu Felix Sopelana memorialean karrera amaierako proiekturik onenaren eta azterketa teknikorik onenaren sariak jasotzeko lehiatuko dira, COPITIG-ek (Colegio Oficial de Peritos e Ingenieros de Gipuzkoa) antolatuta.

Gehiago irakurri

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Graduko bi ikasle finalistak James Dyson Award lehiaketan

2013/09/16

Berri bikainak jaso berri dituzte Gorka Muñoz eta Andoni Iglesias Mondragon Unibertsitateko ikasleek izan ere James Dyson Award lehiaketan finalistak izatea lortu dute. Azken emaitza datorren azaroaren 7an jakingo da.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak sei egokitzapen-ikastaro jarri ditu abian, ingeniari teknikoek graduatu maila lor dezaten

2013/08/13

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian urrian, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren (COPITIGen) laguntzarekin.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak “Proiektuen Zuzendaritza eta Ingeniaritza” nazioarteko kongresuan parte hartu du

2013/07/25

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroko (DBZ) ikerketa taldeko partaideek, Ganix Lasak, Daniel Justelek eta Aiur Retegik XVII. “Proiektuen Zuzendaritza eta Ingeniaritza” nazioarteko kongresuan parte hartu dute, Errioxan.

Gehiago irakurri

Goi Eskola Politeknikoko diseinuko ikasleak Maier lehiaketako finalean sartu dira

2013/07/19

Maier kooperatibak antolatzen duen Diseinuko Nazioarteko Lehiaketara aurkeztu diren proiektuetatik 19 iritsi dira finalera; horietatik 5 Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak landutakoak dira.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko ikasle batek jaso du Fabrikazio Ingeniaritzako karrera amaierako proiektu onenaren saria

2013/07/10

Ekainaren bukaeran burututako Fabrikazio Ingeniaritzako V. Nazioarteko Kongresuan, Mikel Carrascok jaso zuen saria mikrotornuaren karakterizazioan egindako lanagatik. Lan hori osoki Mondragon Unibertsitatean garatu da.

Gehiago irakurri

Goi Eskola Politeknikoak 76 diploma eman dizkie Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei

2013/07/08

2011-12 ikasturtean goi mailako heziketa zikloa bukatu duten 76 ikasleek diplomak jaso zituzten pasa den astean, Goi Eskola Politeknikoan. Zehazki, elektronika, informatika, mekanika eta mantentze espezialitateetan bukatu dituzten ikasketak.

Gehiago irakurri

LANBAI enplegu eta formakuntza azoka, ekainaren 6an Arrasaten

2013/05/20

Mondragon Unibertsitateko I. enplegu eta formakuntza azoka datorren ekainaren 6an ospatuko da, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan aukera egongo da lan poltsetan izena emateko edota enpresaren gunea bisitatzeko.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Helbidea
Loramendi 4, 20500 Arrasate
Telefonoa
+34 943 73 96 32
Web
http://www.mondragon.edu/es/eps
Eguraldia
Igandea 17 Min: 5
Max: 11
Astelehena 18 Min: 4
Max: 10
Asteartea 19 Min: 4
Max: 12
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak