A-Z indizea

Goi Eskola Politeknikoa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ekitaldi hunkigarri batekin ospatu du urteurrena Kursaalean

2018/05/20

Erakunde akademikoaren historiarekin eta garapenarekin lotura berezia izan duten pertsona batzuk omenduko dituzte.

Gehiago irakurri

EDERTEKek hitzarmena izenpetu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin

2018/04/24

Lankidetza hitzarmenak prestakuntza, ikerketa eta garapena jasotzen du, honako eremu hauetan: mekanizazioa, galdaketa, estanpazioa, konpositeak eta 4.0 industriako teknologiekin zerikusia duten beste arlo batzuk.

Gehiago irakurri

MGEPeko ikasleek Kutxa Fundazioko sariak jaso dituzte

2017/12/21

Gipuzkoako Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Zentroetako espediente bikaindun 102 ikasle saritu dituzte.

Gehiago irakurri

"Merezi izan du"

2017/12/12

Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatiba Hartzekodunen Lehiaketan sartu ondoren, MONDRAGONek Goi Mailako Hezkuntza Zikloetan formazio plan bat diseinatu zuen lan-bazkide haiei irtenbidea eskaintzeko. Hiru urteren ondoren, prozesua amaitu da 58 tituludun berrirentzat. Bideo batek egoera hori bizi duten lau pertsonaren esperientzia jaso du: Amaia Bergaretxe, Juan Cruz Garcia, Asier Ingidua eta Sonia Redondo.

Gehiago irakurri

Aritz Egea: "nire bizitzaren parte handi bat da kirola”

2017/06/29

18 urterekin hasi zen ikasten Arrasaten eta elektronika ikasketak bukatu ondoren, doktoretza egin zuen eta Eskola Politeknikoan jarraitzen du lanean, irakasle-ikertzaile bezala. Afizioz korrika egitea da bere pasioa.

Gehiago irakurri

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Siemensek

2017/03/13

Helburua gazteak eta irakasleak Industria Automatizazioan trebatzea da.

Gehiago irakurri

Diploma banaketa ingeniaritzetako master eta doktoregoko ikasleei

2016/05/30

Arrasateko Amaia antzokian ospatu zen pasa den ostiralean ekitaldia eta bertan 14 doktoreri, ingeniaritzako tituluan master bat egin duten 174 ikasleri eta industria-ingeniaritzako ikasle bati banatu zitzaizkien diplomak.

Gehiago irakurri

San Pankrazio eguna ospatu zuten atzo Goi Eskola Politeknikoan

2015/05/08

Urteroko tradizioari eutsiz, San Pankrazio eguna ospatu zuten atzo maiatzak 7, Goi Eskola Politeknikoko neska-mutikoek Iturripen inguruan. Horretarako, egitarau zabalaz gozatu zuten eta urteroko ekintzez gain beste berri batzuk ere izan zituzten. Arrautza jaurtiketa lehiaketa da horien artean ospetsuena.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako 177 tituludunek diplomak jaso dituzte

2015/03/31

Ekitaldia pasa den ostiralean egin zen, Arrasaten. Bertan, Txomin Nievak, CAF Power & Automation-eko Produktu Teknikoaren Garapeneko zuzendariak, “Experiencias, vivencias y lecciones para el futuro” izenburuko hitzaldia eskaini zuen.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak bat egin du Japoniako Teknologia Jasangarrien gaineko Unibertsitate Globaleko proiektuarekin

2015/01/22

Nagaokako Unibertsitate Teknologikoak buru duen munduko bikaintasun-campus berritzaileko proiektuan bat egin duen lehen euskal zentroa da Mondragon Unibertsitateako Goi Eskola Politeknikoa. Izan ere, lehen ikasleak urteko bigarren seihilekoan abiatuko dira Japoniara.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Helbidea
Loramendi 4, 20500 Arrasate
Telefonoa
+34 943 73 96 32
Web
http://www.mondragon.edu/es/eps
Eguraldia
Larunbata 24 Min: 8
Max: 19
Igandea 25 Min: 9
Max: 17
Astelehena 26 Min: 5
Max: 14
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak