TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

Kooperatiba, garapen jasangarriaren aldeko apustu bat

1992ko abenduaren 16an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak uztaileko lehen larunbata Kooperatiben Nazioarteko Egun izendatu zuen. Harrez gero ospatzen dugu egun hori. Munduaren errealitateari erreparatuta (gero eta desberdintasun handiagoak, migrazio-krisi larriak, klima-aldaketaren ageriko eragina…), gero eta beharrezkoagoa da ordezko beste aukera batzuen alde egitea, beste mundu bat, beste ekonomia bat eta gauzak egiteko eta harremanetarako beste modu bat egon badagoela erakusteko.

Gehiago irakurri

Euskal kooperatibagintzak On Jose Maria Arizmendiarrieta omendu du

2018/07/05

On Jose Maria Arizmendiarrietak, mugimendu kooperatiboaren sustatzaileak, 'in memoriam' Denon Artean euskal kooperatibagintzaren saria jaso du. Ekitaldiak balio izan du, Euskadiko instituzioek eta kooperatibismoak oro har, Mondragoeko esperientzia kooperatiboaren sortzailea omentzeko. Jesus Mari eta Miren, On Jose Mariaren ilobek jaso dute osabaren saria.

Gehiago irakurri

Euskal kooperatibismoaren Denon Artean saria

2018/07/04

Gaur banatuko da lehenengo aldiz “Euskal Kooperatibismoaren Denon Artean saria”, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den ekitaldian. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariaren, Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuaren eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearen parte-hartzearekin.

Gehiago irakurri

Berrikuntza sozialak tokiko garapenean nola eragin dezakeen aztertu da BSTG Jardunaldian

2018/07/03

Berrikuntza soziala tokiko garapenean nola gauzatzen den ezagutzeko aukera izan zuten atzo Garaia Parke Teknologikora gerturatutakoek. Bagara Herrigintzak eta Agirre Centerrek antolatutako jardunaldiak ehun lagun batu zituen, eta guztiek izan zuten aukera mundu zabaleko egitasmo ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko. Montreal, India, Madril edo eta Debagoieneko kasuak izan zituzten mintzagai parte-hartzaileek.

Gehiago irakurri

Euskal kooperatibismoak 'Denon artean' saria banatuko du

2018/06/14

Donostiako Kursaal Jauregia sari banaketa ekitaldi berezi baten lekuko izango da uztailaren 5ean. Izan ere, bertan banatuko da lehenengo aldiz “Denon artean” Euskal Kooperatibismoaren saria.

Gehiago irakurri

Hamar urte kooperatibagintzan adituak formatzen

2018/06/11

Kooperatibagintzan Aditu Tituluaren hamargarren urteurren jaia ospatu zen eguenean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan.

Gehiago irakurri

VI. Kooperatibagintza Topaketak

2018/06/07

Ekainaren 15ean egingo dira Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean seigarren kooperatibagintza topaketak LANKI Ikertegiak antolatuta.

Gehiago irakurri

MONDRAGON: “engainuaren teoria” zentzurik gabeko asmakeria da

2018/05/07

Astelehen honetan egin da Ordaindu/Eskuratuk MONDRAGONen aurka aurkeztutako demandaren ahozko bistaren lehen jardunaldia.

Gehiago irakurri

Arrakastatsua “Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo” dokumentalaren estreinaldia

2018/05/05

Gaizka Urresti zuzendariak protagonistarekin lotura zuzena zuten ia 40 lagun elkarrizketatu ditu ikus-entzunezkoa burutzeko.

Gehiago irakurri

On Jose Maria Arizmendiarrietaren gaineko dokumentala aurkeztuko da maiatzean Arrasateko Amaian

2018/04/09

'Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo' izeneko film dokumentalaren aurre estreinaldia maiatzaren 4an, ostirala, egingo da Arrasaten. Dokumentalak mugimendu kooperatiboaren sustatzailearen bizitzaren gainbegiratua egiten du.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Igandea 27 Min: 7
Max: 17
Astelehena 28 Min: 10
Max: 18
Asteartea 29 Min: 9
Max: 23
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak