TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

'Eman minutu bat egunero'

2017/07/19

Fagor Taldeko bazkideek bat egin dute Mundukideren 'Eman minutu bat egunero' kanpainarekin. Ekainean eta uztailean Fagor Taldeko kooperatibetan gauzatu da kanpaina eta datozen egunetan beste zenbait kooperatibetara ere eramango dute.

Gehiago irakurri

Gobernatza kooperatiboa aztergai Kooperatibagintzan Topaketaren 5. edizioan

2017/06/30

Uztailaren 7an egingo da topaketa eta oraingoan, gobernantza kooperatiboa jorratuko da. Gai hori lantzeko, beste batzuen artean, parte hartuko dute Erresuma Batutik etorritako bi ikertzailek: Johnston Birchall eta Cliff Mills.

Gehiago irakurri

Uztailak 1, “Kooperatiben Nazioareko Eguna”

2017/06/29

Alianza Cooperativa Internacional (ACI) eta Nazio Batuen Erakundeak antolatuta, jardunaldi honek kooperatiben garrantziaren inguruko kontzientzia bultzatu nahi du. Edizio honetan leloa hauxe da: “kooperatibei esker, inor ez da atzean geratzen”, fokua inklusio sozialean jarriz. Eusko Jaurlaritzak kooperatibismoaren garapenarekin daukan konpromisoa berretsi egin du María Jesús San Josék, Lan eta Justizia sailburuak.

Gehiago irakurri

Gizartean eragiteko formula berria aurkeztu du ULMAk Enpresarean foroan

2017/06/16

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu eta sustatzen duen Enpresarean Foroan Raul Garciak, ULMAko presidenteak, esku hartu zuen atzo eginiko saioan. 'Kooperatibagintza, eraldaketa soziala eta formula berriak' lelopean eskainitako hitzaldian, Garciak adierazi zuen etorkizunean ULMA Taldeak Fundazioaren bitartez kudeatuko dituela eraldaketa soziala sustatzeko fondoak.

Gehiago irakurri

Europako zenbait parlamentario MONDRAGONen bisitari

2017/06/09

MONDRAGON Korporazioaren esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Europako Parlamentuko ehundik gora laguneko ordezkaritza handia MONDRAGONera gerturatu da asteon. Europako Ezker Bateratuko Talde Konfederaleko buru den Gabriela Zimmer izan da europarlamentarioen bisitaren buru.

Gehiago irakurri

LagunAro, EPSVk gaur egingo du Ohiko Batzar Orokorra

2017/03/28

Batzar Orokorra Donostiako Kursaal Jauregian egingo da, arratsaldeko lauetatik aurrera. Besteak beste, 2017-2020 Plan Estrategikoa aurkeztuko da aurten.

Gehiago irakurri

David Zurutuzak bat egin du Mundukideren 'lagundu irabazten' kanpainarekin

2017/02/21

Mundukide Fundazioak eta David Zurutuza Realeko futbol jokalariak SMS kanpaina egingo dute otsailetik apirilera bitartean “lagundu irabazten” lelopean. Helburua Mozambike iparraldeko Marrupako komunitateari laguntza eskaintzea izango da.

Gehiago irakurri

Unescok “gizateriaren ondare” moduan aitortu ditu kooperatibak

2017/02/10

Mugimendu kooperatiboak oro har munduari egindako ekarpen eraldatzailea baloratu du. Aitortzak babes eta zaintza handiagoa ekarri behar ditu munduko gobernuen eta agentzien aldetik.

Gehiago irakurri

Groupe Up Frantziako kooperatibaren ordezkariak bisitari

2017/02/06

Frantziako bigarren lan elkartuko kooperatiba handiena da gaur egun. Arrasate aldera egin dute datozen urteotako erronkak MONDRAGONekin partekatzera.

Gehiago irakurri

Fagor Elektronikak bazkari ederraz esan dio agur 50.urteurrenari

2017/01/17

Fagor Elektronikak Arrasateko Uarkape Frontoian amaiera bikaina eman dio ospakizunez beteriko urteari. Lagun arteko bazkaria larunbatean egin zen.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 15 Min: 8
Max: 19
Asteazkena 16 Min: 13
Max: 22
Osteguna 17 Min: 13
Max: 22
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak