TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

Bagarak amaiera eman dio hamar urteko ibilbideari

2019/02/01

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, agur esan dio Bagarak Debagoieneko gizarteari, baina argi geratu da urte horietan guztietan egindako lanak jarraituko duela. Arrasateko Kulturaten egin den Mugarri berrien bila ekitaldia Tobera formatuan egin da eta antzezlanean Bagarak bere ibilbidean egindako lana epaitu dute.

Gehiago irakurri

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizio arrakastatsua

2019/01/19

200 gazte inguruk hartu dute parte ULMA Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolanek antolatutako torneoan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean

Gehiago irakurri

Urtzi Amiano: "Erreferentziazko futbol txapelketa bilakatu gara"

2019/01/04

Gabonetako emakumezkoen futbol txapelketak 450 neska eta talde ugari batu ditu Arrasateko Mojategiko kirol gunean. Hamalaugarren edizioan Debagoieneko taldea izan da senior txapelketako garaile, Realari eta Eibar taldeari gailenduz. Aurreneko aldia da Debagoieneko taldea irabazle suertatzen dena. Urtzi Amiano da Arizmendi Kirol Elkarteko arduraduna eta txapelketaren antolatzaileetako bat. Hark egin digu balorazioa.

Gehiago irakurri

Otsailaren 22an eta 23an ‘Humanity Herriz Herri’ Arrasaten

2018/12/26

‘Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa’ egitasmoaren bertatik bertarako bertsioak Arrasaten izango du lehenengo hitzordua. Amaia Antzokian izango da, otsailaren 22an eta 23an -ostiral eta zapatuan- eta Arrasate Musikalen orkestrak jarriko dio musika sinfonia kooperatiboari.

Gehiago irakurri

Abenduaren 27an eta 28an Emakumeen XIV. Futbol Txapelketa Arizmendiren eskutik

2018/12/19

Aurten, aurreko edizioetan ez bezala, Arrasateko Mojategi futbol zelaian jokatuko da Arizmendi Kirol Elkarteak sustatutako Gabonetako Emakumeen Futbol txapelkaren hamalaugarren edizioa. Lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan futbol 8ko txapelketa egingo da abenduaren 27an. Senior mailan futbol 11ko goi mailako triangular bat jokatuko da abenduaren 28an: Erreala, Eibar eta Bergara, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaletako neskek osatzen duten Debagoieneko Selekzioa.

Gehiago irakurri

Zu ere izan zaitezke kooperazio kooperatiboko agente aktibo

2018/12/11

Mundukide Fundazioak bi pertsona kontratatu nahi ditu Brasilgo bi Estatutan abian dituen programak koordinatzeko. Garapen sozioekonomikoa sustatu eta antolakuntza indartu, horiexek dire programen helburuak.

Gehiago irakurri

Laboral Kutxak eta Euskadi Fundazioak hitzarmena sinatu dute oinarriko txirrindularitza sustatzeko

2018/12/04

Euskadi Fundazioaren inguruko harrobiko txirrindularitza babestera mugatuko da lankidetza: kadeteak, gazteak eta 23 urtez azpikoen elite mailako taldeak, emakumezko zein gizonezkoetan.

Gehiago irakurri

Mundukidek eta Laboral Kutxak Mozambiqueko nekazarien aldeko kanpaina jarri dute abian

2018/12/04

Gabonetako urteroko kanpaina honen bitartez, Laboral Kutxak Mundukidek Mozambiqueko iparraldean duen proiektuarekin bat egiten du.

Gehiago irakurri

MONDRAGONek letra eta musika jarri dizkio Esperientzia Kooperatiboari

2018/11/29

"Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa" proiektua aurkeztu da, Esperientzia Kooperatiboaren gaineko liburua eta kooperatiben musika banda izango dena.

Gehiago irakurri

“Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz” hitzaldia

2018/11/09

Daniel Innerarity filosofoak eskainiko du hitzaldia, Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena dela eta.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteazkena 23 Min: 14
Max: 26
Osteguna 24 Min: 10
Max: 21
Ostirala 25 Min: 8
Max: 15
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak