TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

MONDRAGON ere presente Kooperatiben Nazioarteko Urtean

2012/01/04

2009ko abenduaren 18ko Nazio Batuetako A/RES/64/136 erresoluzio historikoak izendatu zuen 2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea. Askotariko helburuak ditu nazioarteko urteak, baina horien artean nagusienak dira kooperatiben mugimendua bultzatzea eta sistema baliagarria dela aldarrikatzea. Horretarako MONDRAGONek Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin elkarlanean ekitaldi ugari antolatu ditu.

Gehiago irakurri

Kooperatiben arteko Euskadiko III. Mus Txapelketa

2011/12/27

Euskadiko Kooperatiben arteko III. Mus Txapelketa egingo da 2012an. Aurreko bi urteetako txapelketak ENKF - Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Koopera- tiben Federazioak antolatu zituen. Aurten, NBEK 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela-eta, KONFEKOOPek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) ENKFren laguntzarekin, kooperatiba guztiei txapelketan parte hartzeko gonbita helarazi nahi die.

Gehiago irakurri

Sarreren zozketa: Jose Antonio Muñoz Ramosendako Caja Laboral Baskonia ikusteko sarrerak

2011/12/21

Caja Laboral Baskonia eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basket-en artean abenduaren 29an Bilbon jokatuko den partidurako bi sarrera egokitu zaizkio Jose Antonio Muñoz Ramosi, zorionak! Miribillako Bilbao Arenako lehiatilan jaso ahal izango ditu sarrerak, partiduaren egunean bertan.

Gehiago irakurri

Caja Laboral Baskonia ikustera joateko bi sarreren zozketa

2011/12/16

Caja Laboral Baskonia eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basket-en arteko partidua jokatuko da abenduaren 29an Bilbon. Lagun batendako bi sarrera zozketatuko ditugu TUlankide.com-en.

Gehiago irakurri

2012ko Gestio Plana MONDRAGONen: ikuspegiak

2011/12/12

MONDRAGON taldeko zuzendariak eta lehendakariak (eskubian) bildu ziren azaroaren 7an eta 14an 2012rako aurreikuspenak aztertzeko. Ez du ematen 2012an panorama asko hobetuko denik, eta beraz, egoera horretara egokitzeko ahaleginak egitea izan zen gomendiorik entzunena.

Gehiago irakurri

Europako Batzordeko Lan-Komisarioaren bisita

2011/11/22

Lan, Gizarte Gai eta Inklusiorako Europako Batzordeko Komisarioa, László Andor, MONDRAGON korporazioan izan zen azaroaren 22an.

Gehiago irakurri

Kooperatiben Nazioarteko Urtea aurkeztu dute New York-en

2011/11/16

Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan urriaren 31n aurkeztu zuten ofizialki 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. TU lankidek Pauline Green Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko presidentea elkarrizketatzeko aukera izan du.

Gehiago irakurri

On Jose Maria Arizmendiarretari buruzko mahai-inguruak

2011/10/18

On Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 35. urteurrena dela eta, Arrasate-Bergarako Artziprestaldeak, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearekin batera, mahai-inguruak antolatu ditu Oñatin, Aretxabaletan, Bergaran eta Arrasaten.

Gehiago irakurri

Moving Images produktore independente estatubatuarra MONDRAGONen gaineko dokumentala egiten ari da

2011/10/12

Gure mugetatik kanpo interes handia eragiten du MONDRAGON korporazioak. Otsailean Hego Koreako telebista publikoko taldea izan genuen gure artean erreportajea grabatzen, eta egunotan Ameriketako Estatu Batuetako Moving Images produktora independenteko hiru kazetari kooperatibak bisitatzen ari dira, izan ere, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren gaineko dokumentala egingo dute. Ikus-entzunezkoa unibertsitate eta eskolatan eskaintzeko asmoa dute 2012ko udaberritik aurrera, eta litekeena da PBS (Public Broadcast Service) kate publikoak ere eskaintzea. 

Gehiago irakurri

MONDRAGON taldeari buruzko erreportajea BBC Radion

2011/10/11

MONDRAGONek gure ingurutik kanpora ere interesa pizten du. Oraingoan BBC Radion egin dute korporazioaren gaineko erreportajea. Peter Day kazetariak MONDRAGON bisitatu zuen eta, besteak beste, Mikel Lezamiz Zabalkunde Kooperatiborako arduraduna elkarrizketatu zuen. Kooperatibagintza eta korporazioaren esperientzia kooperatiboa izan dituzte erreportajean hizpide.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Osteguna 24 Min: 10
Max: 22
Ostirala 25 Min: 8
Max: 15
Larunbata 26 Min: 9
Max: 17
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak