TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

Kooperatiben Nazioarteko Urtearen aldarrikapenarekin bat egin du Eusko Jaurlaritzak

2012/02/09

Nazio Batuek 2012 urtea Kooperatiben Nazioarteko Urte izendatu dute, eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikapen horrekin bat egitea erabaki du. Horrela, adierazpen hori egiten duen lehenengo autonomia erkidegoa izango da.

Gehiago irakurri

Katxiporreta, kultura elkarte izatetik kooperatibara jauzia

2012/02/08

Orain dela 24 urte euskara bultzatzeko eta umeei bizipoza emateko asmoz, kultura elkartea sortu eta emanaldi batekin hasi zena era progresiboan hazi da. Gaur egun kooperatiba da eta lau lan bazkide izateaz gain, 12 pertsonei ematen die lana.

Gehiago irakurri

Nazioartekotzea MONDRAGONen

2012/02/03

Globalizazioa. Horixe da garai honetako hitza. Globalizazioak goitik behera aldatu baititu ekonomia, ekoizpenen kokapenak, berrikuntzaren guneak eta baita merkatuak ere. Mundu mailako errealitate honetara egokitzeko Nazioartekotzea da ardatz nagusietariko bat. MONDRAGON horretan ari da, eta horretan segituko du datozen urteotan, Josu Ugarteren iritziz.

Gehiago irakurri

MONDRAGON ere presente Kooperatiben Nazioarteko Urtean

2012/01/04

2009ko abenduaren 18ko Nazio Batuetako A/RES/64/136 erresoluzio historikoak izendatu zuen 2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea. Askotariko helburuak ditu nazioarteko urteak, baina horien artean nagusienak dira kooperatiben mugimendua bultzatzea eta sistema baliagarria dela aldarrikatzea. Horretarako MONDRAGONek Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin elkarlanean ekitaldi ugari antolatu ditu.

Gehiago irakurri

Kooperatiben arteko Euskadiko III. Mus Txapelketa

2011/12/27

Euskadiko Kooperatiben arteko III. Mus Txapelketa egingo da 2012an. Aurreko bi urteetako txapelketak ENKF - Euskadiko Nekazaritzako elikagaien Koopera- tiben Federazioak antolatu zituen. Aurten, NBEK 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela-eta, KONFEKOOPek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) ENKFren laguntzarekin, kooperatiba guztiei txapelketan parte hartzeko gonbita helarazi nahi die.

Gehiago irakurri

Sarreren zozketa: Jose Antonio Muñoz Ramosendako Caja Laboral Baskonia ikusteko sarrerak

2011/12/21

Caja Laboral Baskonia eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basket-en artean abenduaren 29an Bilbon jokatuko den partidurako bi sarrera egokitu zaizkio Jose Antonio Muñoz Ramosi, zorionak! Miribillako Bilbao Arenako lehiatilan jaso ahal izango ditu sarrerak, partiduaren egunean bertan.

Gehiago irakurri

Caja Laboral Baskonia ikustera joateko bi sarreren zozketa

2011/12/16

Caja Laboral Baskonia eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basket-en arteko partidua jokatuko da abenduaren 29an Bilbon. Lagun batendako bi sarrera zozketatuko ditugu TUlankide.com-en.

Gehiago irakurri

2012ko Gestio Plana MONDRAGONen: ikuspegiak

2011/12/12

MONDRAGON taldeko zuzendariak eta lehendakariak (eskubian) bildu ziren azaroaren 7an eta 14an 2012rako aurreikuspenak aztertzeko. Ez du ematen 2012an panorama asko hobetuko denik, eta beraz, egoera horretara egokitzeko ahaleginak egitea izan zen gomendiorik entzunena.

Gehiago irakurri

Europako Batzordeko Lan-Komisarioaren bisita

2011/11/22

Lan, Gizarte Gai eta Inklusiorako Europako Batzordeko Komisarioa, László Andor, MONDRAGON korporazioan izan zen azaroaren 22an.

Gehiago irakurri

Kooperatiben Nazioarteko Urtea aurkeztu dute New York-en

2011/11/16

Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan urriaren 31n aurkeztu zuten ofizialki 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. TU lankidek Pauline Green Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko presidentea elkarrizketatzeko aukera izan du.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteazkena 20 Min: 4
Max: 12
Osteguna 21 Min: 6
Max: 13
Ostirala 22 Min: 7
Max: 12
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak