TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

Pertsonen Gestiorako VI. Foroa urriaren 31n

2013/10/28

Urriaren 31n Pertsonen Gestiorako VI. Foroa egingo da Kursaalen, Donostian, 9:00etatik 17:30ra.

Gehiago irakurri

Eredu kooperatiboaren defentsan

2013/10/24

Fagor Etxetresnetan gertatutakoaren haritik, MONDRAGONek bere ikuspegia zein den jakinarazi nahi du jarraian aurkituko dituzuen artikuluen bitartez. Erantzun irmo eta argia honako hau da: kooperatiba indarrean dagoen eredua da, eta etorkizun hurbilari arduraz, konfiantzaz eta ausardiaz aurre egiteko prest dago. Aldarrikatu beharra dago, etorkizun hori 80.000 pertsonak egiten dutela posible egunero egunero.

Gehiago irakurri

GIZARTE KOOP-en VII. Jardunaldia egin zen Bilbon

2013/10/10

GIZARTE KOOPen VII. Jardunaldia egin zen atzo Bilboko Bizkaia Aretoan. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) antolatutako jardunaldia izaten bada ere, aurten REAS Euskadiren laguntza izan dute.

Gehiago irakurri

Ausolan eta Mundukide elkarrekin 'jan ezazu mundua...' kanpainan

2013/10/07

Urriak 17, Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna da. Urtean zehar, gaiari buruzko makina bat artikulu, datu eta irudi pasatzen dira gure begi, esku eta belarrietatik… eta bonbardaketa areagotzen da eguna iristen denean. Egunkari, telebista eta irratietan eskaintzen dizkiguten datuekin lehenik eta behin beldurtu egiten gara, ondoren min hartzen dugu eta azkenik ohitu egiten gara. Horren guztiaren aurrean, Ausolanek eta Mundukidek kanpaina bat jarri dute abian, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak kontzientziatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Urriaren 9an Forokoopen VII. jardunaldia ospatuko dute Bilbon

2013/10/01

Bilboko Bizkaia aretoan Forokoopen VII. Jardunaldia ospatuko dute datorren urriaren 9an. 'Gizarte ekimeneko ekonomia' izango da gaia. Besteak beste, Konfekoopeko presidente Javier Goienetxea, EKGKko presidente Maria Ubarretxena eta Forokoopeko moderatzaile Joxe Mari Larrañaga izango dira hizlariak. Gizarte ekimeneko kooperatibetako ordezkariak ere han izango dira eta euren esperientziaren berri emango dute.

Gehiago irakurri

50 tontor Copreciren 50.urteurrena gogora ekartzeko

2013/09/23

Oier Etxebarria, Jabi eta Juanma Martínez, Iñaki Bengoa eta Eneko Urrizalki debagoiendarrek sekulako balentria burutu zuten ostirala eta zapatu artean. Gure bailarako 50 tontor zeharkatu zituzten eta sei mila metro baino gehiagoko desnibeleko ibilbidea egin zuten 88 kilometrotan barrena. Guztira 19 orduko mendi martxa izan zen "izugarri gogor eta dotorea". Helburua, berriz, bakarra. Copreciren 50.urteurrena ospatzea.

Gehiago irakurri

La globalización de la cooperación

De José María Arizmendiarrieta cuentan, quienes con él convivieron, que fue un visionario. Con determinación para responder a la necesidad precisa, siempre mantenía, no obstante, la mirada puesta en el horizonte. Sabía escudriñar e interpretar los signos de los tiempos. Entre sus papeles escribía: “a mediados del siglo XX algo ha cambiado”. ¿En qué consistía el cambio? Así se respondía: “los pobres coaligados tienen suficiente fuerza para rechazar las normas de enriquecimiento que se proponen los ricos e incluso para inquietarlos” (Reflexiones, 2008: 37).

Gehiago irakurri

Emociones y compromiso en nuestras cooperativas

Las investigaciones actuales sobre neurociencia afirman que para ser efectivo en el trabajo hay que saber gestionar las emociones, no desligarse de ellas, taparlas o dejarlas fuera del trabajo.

Gehiago irakurri

Mundukidek sendotu egin du Majuneko baratzeetako ur hornidura-instalazioa

2013/07/16

Mozambikeko Majuneko baratzeetako ur hornidura-instalazioa sendotu eta proiektua garatu du Mundukidek 2012 urtean. Era berean, kreditu jarduerak eta arrozaren, sesamoaren eta baratzeen sustapenak nabarmen handitu dute parte hartzaileen kopurua.

Gehiago irakurri

Fagor Ederlaneko lan-bazkideek euren kooperatibaren 50.urteurrena ospatzeko abestia eta bideoklipa grabatu dituzte

2013/07/10

40 lagun baino gehiagok egin dute bat egitasmoarekin. Horien artean daude musikariak (guztiak Fagor Edelaneko langileak) eta abeslariak, koordinatzaileak eta beste hamaika lagun. 50.urteurrena ospatzeko abestia sortzea bururatu zitzaien, gero bideoklipa eta emaitza benetan da borobila. 'Ederlantzen' kantua da kooperatibista hauen izateko eta bizitzeko era islatzen duen kanta. Originala, dibertigarria eta kohesiorako baliagarria. Fagor Ederlanek lantokiak ditu Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Usurbilen, Tafallan eta Txinan. Guztietara hedatuko du abestia eta bideoklipa.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Igandea 16 Min: 13
Max: 21
Astelehena 17 Min: 6
Max: 16
Asteartea 18 Min: 4
Max: 11
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak