TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

Kooperatibek 857 birkokapen lortu dituzte lau hilabetean

2014/03/26

Birkokapenen erritmoak berretsi egiten du kooperatibek enpleguarekin duten konpromisoa irmoa. Birkokapen gehienak Industria eta Banaketa arloetan gauzatu dira, eta tartean 55 kooperatiba inplikatu dira. Hiru jarduera ildo ari dira biziki lantzen: beste kooperatiba batzuetan birkokatzea, aurretiko erretiroak eta prestakuntza plana, enplegagarritasuna errazteko.

Gehiago irakurri

Mundukide Fundazioak bat egin du Familia Nekazaritzaren Nazioarteko urtearekin

2014/03/07

2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen testuinguruan, Munduko Landagunea nazioarteko sareak bideo bat zabaldu du laborantza eredu horren potentziala ezagutarazi eta babes publiko irmo baten beharra aldarrikatzeko, munduko herrialde gehienetan nekazari-familiek ez baitute inongo sostengurik gaur egun. Mundukide Fundazioak, Munduko Landagunea erakundeko patronatuko kideak, bat egin du aldarrikapenarekin.

Gehiago irakurri

NBEko giza eskubideei buruzko ikerketa zentroko lehendakariak hitzaldia eskaini du Mondragon Unibertsitatean

2014/03/04

Kyun-seo giza eskubideen defendatzaile ospetsua da nazioartean. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateak gonbidapena luzatu dio, bere ikuspegia eman dezan XXI. mendeko biztanleek dituzten etorkizuneko erronken inguruan: bakearen mezulari bihurtzea eta giza eskubideekin adiskidetzea, ingurumena babestea eta pertsonen osotasunean oinarritutako garapen ekonomikoa sustatzea. Park Kyung-seo Hego Koreako Kooperatibismoa Eratzeko Zentroaren sustatzailea da. Hain zuzen, Mondragon Unibertsitatea aipatu zentroaren kolaboratzaile izendatu berri dute.

Gehiago irakurri

Mar arbolada

Las cooperativas y sus socios trabajadores de la Corporación MONDRAGON seguramente están viviendo momentos difíciles de incertidumbre y perplejidad ante la crisis desatada por la presentación primero del preconcurso y posterior concurso de acreedores de Fagor Electrodomésticos, que se traducen en:

Gehiago irakurri

Pertsonen Gestiorako VI. Foroa urriaren 31n

2013/10/28

Urriaren 31n Pertsonen Gestiorako VI. Foroa egingo da Kursaalen, Donostian, 9:00etatik 17:30ra.

Gehiago irakurri

Eredu kooperatiboaren defentsan

2013/10/24

Fagor Etxetresnetan gertatutakoaren haritik, MONDRAGONek bere ikuspegia zein den jakinarazi nahi du jarraian aurkituko dituzuen artikuluen bitartez. Erantzun irmo eta argia honako hau da: kooperatiba indarrean dagoen eredua da, eta etorkizun hurbilari arduraz, konfiantzaz eta ausardiaz aurre egiteko prest dago. Aldarrikatu beharra dago, etorkizun hori 80.000 pertsonak egiten dutela posible egunero egunero.

Gehiago irakurri

GIZARTE KOOP-en VII. Jardunaldia egin zen Bilbon

2013/10/10

GIZARTE KOOPen VII. Jardunaldia egin zen atzo Bilboko Bizkaia Aretoan. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) antolatutako jardunaldia izaten bada ere, aurten REAS Euskadiren laguntza izan dute.

Gehiago irakurri

Ausolan eta Mundukide elkarrekin 'jan ezazu mundua...' kanpainan

2013/10/07

Urriak 17, Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna da. Urtean zehar, gaiari buruzko makina bat artikulu, datu eta irudi pasatzen dira gure begi, esku eta belarrietatik… eta bonbardaketa areagotzen da eguna iristen denean. Egunkari, telebista eta irratietan eskaintzen dizkiguten datuekin lehenik eta behin beldurtu egiten gara, ondoren min hartzen dugu eta azkenik ohitu egiten gara. Horren guztiaren aurrean, Ausolanek eta Mundukidek kanpaina bat jarri dute abian, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak kontzientziatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Urriaren 9an Forokoopen VII. jardunaldia ospatuko dute Bilbon

2013/10/01

Bilboko Bizkaia aretoan Forokoopen VII. Jardunaldia ospatuko dute datorren urriaren 9an. 'Gizarte ekimeneko ekonomia' izango da gaia. Besteak beste, Konfekoopeko presidente Javier Goienetxea, EKGKko presidente Maria Ubarretxena eta Forokoopeko moderatzaile Joxe Mari Larrañaga izango dira hizlariak. Gizarte ekimeneko kooperatibetako ordezkariak ere han izango dira eta euren esperientziaren berri emango dute.

Gehiago irakurri

50 tontor Copreciren 50.urteurrena gogora ekartzeko

2013/09/23

Oier Etxebarria, Jabi eta Juanma Martínez, Iñaki Bengoa eta Eneko Urrizalki debagoiendarrek sekulako balentria burutu zuten ostirala eta zapatu artean. Gure bailarako 50 tontor zeharkatu zituzten eta sei mila metro baino gehiagoko desnibeleko ibilbidea egin zuten 88 kilometrotan barrena. Guztira 19 orduko mendi martxa izan zen "izugarri gogor eta dotorea". Helburua, berriz, bakarra. Copreciren 50.urteurrena ospatzea.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 14 Min: 11
Max: 23
Asteartea 15 Min: 8
Max: 20
Asteazkena 16 Min: 12
Max: 23
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak