TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak munduan

Forokoop eztabaida foroa urriaren 7an egingo da Bilbon

2015/09/29

Bilboko Carlton Hotelean egingo da datorren asteazkenean, hilaren 7an, Forokoop eztabaida foroa. Aurtengo edizioak 'XXI. mendeko desberdintasunak' aztertuko ditu.

Gehiago irakurri

Ulma Fundazioak Taldeko pertsonen elkartasun eta konpromisoa bideratzen ditu

2015/08/21

Honduraseko ACOESekin (Lankidetza eta Esfortzua Elkartea) antolatutako Elkartasun Azoka, argazkilaritza eta pintura erakusketa zikloa, eta ACNUR Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi mandatariarekin batera antolatutako kanpaina dira Ulma Taldeak urtearen lehen zati honetan sustatutako egitasmoetako batzuk.

Gehiago irakurri

Urrian kongresua Donostian eredu kooperatiboaren erronken inguruan

2015/07/29

“Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean” izenburupean kongresua egingo da urriaren 15 eta 16an Donostian. Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan egingo da biltzarra eta antolatzaileak dira GEZKI/EHU, LANKI/MU eta IEC/DEUSTU.

Gehiago irakurri

Jose Maria Arizmendiarrieta eta euskara hizpide

2015/07/20

"Mendeurrenak pertsona bere osotasunean hartzeko balio behar digu", horrela azaldu zuen Julen Arexolaleibak, aurreko ostegunean, hilaren 16an, Don Jose Mariaren gainean, hizkuntzaren prismatik, emandako hitzaldian. Ekitaldia MONDRAGON Korporazioko Euskararen Mahai Teknikoak antolatu zuen.

Gehiago irakurri

Autoeraketaren erronkak aztertu dituzte Kooperatibagintzaren III. Topaketan

2015/07/15

Lankiren eskutik, kooperatibigintzaren hirugarren topaketak izan dira gaur Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateak Aretxabaletan duen campusean. Jardunaldiak bi zati nagusi izan ditu: Bartzelonako Universitat Autonoma/IGOPeko aditua den Joan Subirats Humets-en hitzaldi esanguratsua, batetik; eta pertsona, komunitatea eta jasangarritasuna erdigunean jartzen dituzten Euskal Herriko lau ekimenen arteko mahainguru aberats eta anitza.

Gehiago irakurri

Mundukidek antolatutako kooperatiben arteko lehenengo lasterketan solidaritatea garaile

2015/07/08

Igande goizean elkartasuna izan zen nagusi Urkulun jokatutako Kooperatiben arteko lasterketan. 28 taldek esku hartu zuten -asko MONDRAGON Korporazioko kooperatibetako ordezkariak- eta guztira 84 lagun elkartu ziren irteeran, helburu bikoitzarekin 'solidaritatea landu eta ondo pasatu'. Mundukidek bere hamabosgarren urteurreneko ekintzen barne antolatu du aurten lehenengo lasterketa solidarioa baina emaitza ikusirik etorkizunean ere antolatu dezake.

Gehiago irakurri

Mundukidek erakusketa ibiltaria jarri du martxan elkartearen jarduera erakusteko

2015/04/28

Urtemuga aprobetxatuz , erakusketa ibiltaria jarri du martxan elkartearen jarduera erakusteko eta bide batez, GGKEko bazkide kopurua handitzeko helburuarekin . “ Batu taupadara” da kanpainaren slogana. Dagoeneko ikusgai egon da Korporazioko eta LABORAL Kutxako egoitzetan. Aste honetan IKERLANen dago.

Gehiago irakurri

Arrasaten ere omenaldi beroa jaso du Arizmendiarrietak

2015/04/27

Pasa den astean Donostian eta Markinan izandako omenaldi ekitaldien ondoren, atzokoan Arrasaten ekarri zen gogora Arizmendiarrieta eta berak egindako lana. Donostiako gotzainak meza eman eta gero, ekitaldi xumea eskaini zitzaion Eskola Politeknikoko lorategian. Ekitaldiekin jarraituta, asteazkenean Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du eta aurretik Emilia BEAk hitzaldia eskainiko du Garaia Berrikuntza Gunean.

Gehiago irakurri

Arizmendiarrietaren esaldiak eta gauzatutako ekintzak twitterren

2015/04/22

Arizmendiarrietaren mendeurrena betetzen den egun honetan, ondorengo mikropublikazioak batu ditugu Storify batean.

Gehiago irakurri

Gaur betetzen da Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena

2015/04/22

1915eko apirilak 22. Gaur bezalako egunez, orain dela 100 urte, jaio zen Barinagan (Bizkaia) Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ideologoa, Jose María Arizmendiarrieta Madariaga.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Igandea 29 Min: 3
Max: 16
Astelehena 30 Min: 1
Max: 7
Asteartea 31 Min: 1
Max: 10
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak