Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 10. edizioa urritik aurrera
Urriaren 20an abiatuko da Kooperatibagintza Aditu Tituluaren hamargarren edizioa Otalorako Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan. Izen-emate epea dagoeneko zabalik dago.
Hamar urte igaro dira LANKI Ikertegiak kooperatibagintza Aditu Titulua abian jarri zuenetik. Ordutik hona, ehunka lagun izan dira aditu titulua egin dutenak eta orain arteko balorazioa ezin hobea da. Kooperatibagintza arloan lan egiten eta ikertzen duen gunea da LANKI Ikertegia, eta formazio kooperatiboaren alorrean MONDRAGONeko Gestio Sozialarekin elkarlanean dihardu.
'Kooperatibagintzan' aditu-tituluaren 10. edizioa
Formazio honek ikasleari kooperatibagintzan ezagutza sakona eskaintzen dio. Kooperatibismoa bultzatzeko eta biziberritzeko pertsonak prestatzeko kurtsoa da. Erramintak eskaini nahi dira kooperatibismoa aktibatzeko eta indartzeko. Urtean zehar Otalorako Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan eskaintzen dira eskolak.
Organo sozial eta exekutiboetako kideentzat aproposa
Oso aproposa da organo sozial eta exekutiboetako kideentzako, lehendakarientzako, eta orohar, kooperatiban proiekzioa izan dezakeen edonorentzako, edota gai hauekiko interesa dutenentzako. Ikastaroaren berri informazio gehiago nahi izanez gero ondorengo link-ean sakatu:
Informazio gehiago: http://www.mondragon.edu/cursos/eu/gaiak/kooperatibagintza-gizarte-ekonomia/kooperatibagintzan-aditu-titulua
Ikastaroaren edizio berria urriaren 20an hasiko da eta matrikulazio epea dagoeneko zabalik dago.