Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
KONFEKOOP, ANEL eta UCANen arteko lankidetza-hitzarmena, kooperatibismoa bultzatzeko
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak -KONFEKOOP-, Gizarte Ekonomiako Enpresen Nafarroako Elkarteak -ANEL- eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibak -UCAN-, lankidetza-hitzarmena sinatu dute kooperatibismoa bi erkidegoetan aurrerapen eta garapen ekonomiko iraunkorreko formula gisa sustatzen laguntzeko. Akordioa urtarrilaren 25ean sinatu zen Donostiako Miramar jauregian egin den Euskadiko eta Nafarroako Enpresa Kooperatiboen I. Foroaren esparruan. Enpresa kooperatiboak eta garapen ekonomikoa, etorkizuneko aukera irabazlea izan da lehenengo foro horren leloa.
Hiru entitateen ordezkariek sinatutako akordioaren garrantzia azpimarratu dute, Estatuan lehen aldia baita mugimendu kooperatiboa ordezkatzen duten hiru entitatek, Hego Euskal Herriko kooperatibek, horrelako akordio bat sinatzen dutena. 2.100 kooperatiba baino gehiago biltzen ditu akordioak.
10 puntuko konpromisoa
Hiru entitateek kooperatibismoaren ikuspegia partekatzen dute, gizarte-aurrerabidea sortzeko aukera gisa eta Hego Euskal Herriaren garapen ekonomiko iraunkorrerako ekarpen gisa. Hala, puntu hauek jasotzen ditu akordioak:
- Enplegu jasangarri eta kalitatekoa sortzea eta, kooperatiben bidez, enplegua sortzen eta mantentzen eta pertsonen kalitatea eta enplegagarritasuna hobetzen laguntzea.
- Kooperatiben bidez, pertsonen talentua erakartzeko eta sortzeko gaitasuna garatzea eta gizarte-aldaketarekin konprometitutako pertsonak prestatzea.
- Ekintzailetza kolektiboa eta kooperatiba berrien sorrera sustatzea jarduera-sektore guztietan.
- Eredu kooperatiboa gazteengana hurbiltzea, prestakuntzari, ekintzailetzari eta enpleguari lotutako espazioetatik.
- Kooperatiba-sektorearen hazkundea sendotzea, lehiakortasuna indartzea eta prestakuntza, berrikuntza, trantsizio berdea eta eraldaketa digitala sustatzea, dauden kooperatibei garatzen laguntzeko.
- Kooperatibismoa gizarte-berrikuntzarako eredu gisa sustatzea, pertsona-taldeei, gizartearen beharrei eta lurraldearen premiei erantzuteko, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuz.
- Balio soziala sortzen, tokiko garapena ahalbidetzen, enpresak sustraitzen eta lurralde-kohesioa lortzen laguntzea kooperatibek jarduten duten ingurunean, lurraldeko pertsona eta erakundeekin elkarlanean.
- Gure kooperatiben ekarpena 2030 Agendara bideratzea.
- Kooperatiben enpresa-ehunaren ikusgaitasuna eta aintzatespena handitzea, gizarteari balioa ematen dion eraldaketa-eredua den aldetik eta gizartean eredu kooperatiboarekiko ezagutza eta sentikortasuna errazteko eragile nabarmena den aldetik.
- Kooperatibismoak Euskadiko eta Nafarroako erakunde eta organismo publikoekin duen solaskidetza sendotzea; lankidetza publiko-pribatu eta soziala erraztea eta politika publikoak eta arau-garapena lerrokatzea, kooperatibismoaren hazkundea, errotzea eta garapena bultzatzeko.
Kooperatibetako eta gobernuetako ordezkariak
Euskadiko eta Nafarroako Enpresa Kooperatiboen I. Foroan parte hartu dute Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Enpresa eta Garapen Ekonomikoko kontseilariak, besteak beste.
Topaketan, bertatik bertara ezagutu ahal izan dira Hego Euskal Herriaren garapen ekonomikoan laguntzen ari diren enpresa kooperatiboen esperientziak, XXI mendeko eraldaketa handiei berrikuntza eta beste egiteko modu bat ezartzen dizkietenak. Hala nola, eraldaketa digitala eta teknologikoa, energetikoa, demografikoa eta sanitarioa.
- Iñigo Albizuri, MONDRAGON S. Coop. elkartekoa. Mondragon Korporazioko harreman instituzionalen zuzendaria eta negozio berrien arduraduna da.
- Águeda Tortajada de NAFARCO S. Coop., farmazietarako zerbitzu integralak eskaintzen dituen kooperatiba farmazeutikoa, non berrikuntza logistikoaren arduraduna baita.
- Ainhoa Castellano, ANASINF S. Coop., sistema informatikoak eta datuen kudeaketa garatzen dituen enpresa, funtsezko pieza transformazio digitalean.
- Izaskun Barbarin, AN S. Coop., nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren erreferentea, iraunkortasunaren eta ingurumenaren arreta oinarri duena.
- Oihane Sanz, IRIZAR S. Coop. elkartekoa. Mugikortasunari buruz aritu zen.
- Nerea Aranguren, IDEKO S. Coop. elkartekoa. Fabrikazio Aurreratuko Espezialisten Zentro Teknologikoa.