Kolonbiara Mundukiderekin

Hamar gazte euskaldun Kolonbiara joango dira Mundukiderekin. Laboral Kutxa eta Mundukideren arteko ekimenari esker abiatuko dira gazteak hegoamerikako herrialdera.
Card image cap
2018/07/27

Irailaren 6tik 25era bitartean 10 gazte euskaldunek Kolonbiara bidaiatuko dute. 23 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa Laboral Kutxan sortu zen. Erakundearen asmoa da, gazteekin partekatzeko moduko proposamen desberdin eta sozialagoen bitartez bezeroengana iristea.

1.- Hautaketa prozesua

Izena eman zuten 870 pertsonetatik, 10 aukeratu dira, Mundukide Fundazioko bi kiderekin batera herrialde kafegilera bidaiatzeko. Hautaketa prozesu zorrotzari hasiera emateko, lehenik zozketa egin zen 100 pertsonako zerrenda bat osatzeko, eta, hautaketa irizpidearen bidez horietatik 30 aukeratu ondoren, azkenik 10 izan dira elkarrizketa pertsonalen bidez hautatu diren pertsonak.

2.- Intrerkooperazio sistema

Esperientzia gauzatzeko, egitura kooperatiboko bi erakunderen arteko interkooperazio sistema aktibatu da. Hala, LABORAL Kutxak Mundukideren (kooperatibetako GKEaren izen bera duen euskal fundazioa) kolaborazioa izango du, izan ere, bidaia antolatzen, koordinatzen eta bidaiariei lagun egiten parte hartuko du.

3.- Mundukide “bidaide”

Taldeari Kolonbiara lagunduko dioten Mundukideko kide biak profesionalak dira kooperazioaren arloan. Biek daukate eskarmentu nabarmena Brasil, Mozambike eta Kuban, eta une honetan,  Kolonbiako berziklatzaile komunitatearen hazkunde jasangarrian eta kalitatezko enpleguan eragiteko helburuarekin, programa berriaren arduradunak dira, hain juxtu ere Nariño departamenduan.

Mundukidek ia 20 urteko esperientzia dauka lankidetza “kooperatiboan”, eta hegoaldeko herrialdeetan pertsonen gaitasunak indartzen eta haien garapen sozioekonomikoa hobetzen dihardu. Era berean, tokiko lidergoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa daukaten kontraparteen enpresa, antolaketa eta kooperazio lana indartzea du helburu. Ekuatore Ginea, Zimbawe, Mozambike, Ekuador, Peru, Kuba, Kolonbia eta beste herrialde batzuetan metatutako esperientziaren bitartez, Mundukidek ondo ezagutzen ditu hazkunde sostengarria bultzatzen duten garapen ereduak sustatzen dituzten tokiko erakundeak.

4.- Kolonbiar lurretan

Kolonbiar lurretan, Suyusamako kideek egingo diote harrera taldeari. Suyusama elkarteak tokiko eta eskualdeko sostengarritasunaren kudeaketa prozesu parte hartzaileetan dihardu, Nariñoko departamenduan. Suyusamak gidari eta anfitrioi zereginak beteko ditu, 20 egunetan, gure gazteentzako diseinatutako ibilbidean.

20 egunetan zehar taldeak Nariño ezagutuko du, Colonbiako hegomendebaldean kokatzen den departamendua eta iparraldean Caucarekin konektatua dagoena; hegoaldetik Ekuadorrekin, ekialdetik erdiko eta beheko Putumayorekin, eta mendebaldetik Pazifikoko lautadarekin. Pazifoarekin, Amazoiarekin, Andeekin eta Sudamerikako frontera internazioalarekin bat egitearen ondorioz, honen posizioa geografikoa da, ekosistemiko, ekonomiko, kultural, ekonomiko eta gisa alorreko indargune ugarirekin,

5.- Arrasateko formakuntza saioa

Uztailaren 24an, LABORAL Kutxaren bulego zentraletan, hautatutako 10 gazteak, Laboral Kutxako eta Mundukideko kideak bildu ziren lehen aldiz. Lehenik, taldea ezagutzeko dinamiken ondoren, eguna, gai ezberdinen inguruan egindako aukezpenekin burutu zen: Helburuak, herrialdearen ezaugarriak, garapenerako lankidetza, eta abar…

Topaketaren azken ordua, gazteek 2 edo 3ko taldeetan egin behar duten aurkezpenaren edukia eta formatua azaltzeko erabili zen. Honenbestez, bidaian zehar, inguru-giroaz, ekonomia sozialaz, giza eskubideez, partehartzeaz, generoaz, eta beste gai batzuekin erlazionatutako gaien gaineko informazioa biltzen saiatuko dira. Gazteek egingo dituzten aurkezpenak Euskal Herriko herri eta hiriburu ezberdinetan egingo dira, bidaian jasotako esperientzia eta ikasketak elkar-banatzeko.