Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Politeknika Txorierri klima-aldaketari irtenbidea bilatzeko Europako egoitza bihurtu da
Europako 16 eta 18 urte bitarteko 50 ikaslek, irakasleekin batera, astebetez lan egingo dute Politeknika Txorierrin Erasmus+ proiektu berria abian jartzeko.
Politeknika Txorierri, proiektu honetan parte hartzen duen estatuko zentro bakarra, Agnieten College Zwartsluis (Herbehereak), Køge Handelsskole (Danimarka), Friedrich-List-Schule Lübeck (Alemania), Landstede Zwolle (Herbehereak) eta Politeknia Txorierrieko ikasleentzat egoitza nagusia izango da astebetez. Garapen Iraunkorrerako Helburuak, 17 helburuak, landuko dituzte, eta klima-aldaketari lotutakoak izango dira ardatz.
Europako proiektu berri honetan, ikasleek astebetez bidaiatuko dute ikastetxe elkartuetako herri bakoitzera. Egoitza bakoitzak klima-aldaketaren helburuak zehaztuko ditu, ikastetxeei aplikatu beharreko klima-irtenbidea aurkitu arte. Era berean, Politeknika Txorierri izango da Erasmus+ proiektuan parte hartuko duen estatuko ikastetxe bakarra. Proiektu hori Europar Batasunak kofinantzatzen du eta helburua da ikasleak kontzientziatzea klima-aldaketaren arloan neurriak hartzearen garrantziaz.
Konponbide orokorrak helburu
Anabel Menicak, Politeknika Txorierriko Berrikuntza eta Nazioartekotze Saileko koordinatzaileak, azpimarratu du “proiektu honen bidez, nazio, eskualde eta toki mailako konponbideak landu eta proposatu nahi dira, ondoren ikastetxeetara eraman ahal izateko”.
Horretarako, ikasleek talde-dinamikak, hitzaldiak eta talde-lanak egingo dituzte ezarritako helburuak lortzeko. Elkartrukea txangoak egiteko eta herri bakoitzeko kultura eta prozesu zibikoak ezagutzeko ere aprobetxatuko dute.
Proiektu honetan planteatzen diren konponbideak ikastetxe bakoitzaren egunerokoan ezartzea espero da, eta prozesu horrek beste zentro batzuk horiek egitera bideratzea.