Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Kiwiak eta bonboiak ekonomia jasangarria sustatzeko
Tknika-ko Garapen Jasangarriko alorrak bultzatu du proiektua eta helburu bikoitza da. Batetik, ikastetxe ezberdinen arteko harremanak sustatzea lortu nahi da, sarean lan eginez ikastetxeen arteko sinergiak sortu eta aprobetxatzeko. Beste helburuari dagokionez, aldiz, ekonomia zirkularraren alorreko esperientzia pilotua martxan jartzea litzateke, etorkizunean elkarlan sendoen kimu bezala baliatzeko proiektua bera, beti ere elikaduraren garrantzia kontuan hartuta.
Proiektu honen barruan, bi elikagai prestatuko dira Lea Artibai Ikastetxean Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea goi mailako zikloko ikasleekin batera.
Prestatuko diren elikagaietako bat, Derioko Nekazaritza Eskolatik jasotako kiwi freskoak izango dira, Lea Artibai Ikastetxean liofilizatuko -izoztuz deshidratatu- direnak. Bigarrena, ostera, 3D inprimagailu batekin egindako txokolatezko bonboiak.
Lea Artibai Ikastetxean ekoiztutako produktuez gain, Leioa, Artxanda eta Galdakaoko ostalaritza eskoletako ikasleek ekonomia jasangarrian oinarritutako menu bat osatuko dute, Nekazaritza Eskoletatik zuzenean jasotako sasoiko produktu freskoez baliatuz. Urtarrilaren 22ko aste honetan dastatu ahal izango da menua, hiru ostalaritza eskoletan.
Proiektu honi esker, ikastetxe ezberdinetako irakasle eta ikasleak elkarlanean arituko dira egindako lana elkarri aurkeztuz. Gainera, kasuan kasu, landutako prozesuen nondik norakoak aurkezteko elkar bisitatzea dago aurreikusita. Elkarrengandik ikasi eta ekonomia jasangarria elikadurarekin uztartzeko balio izango du erronka honek.