Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Keiretsu Forum eta MONDRAGONek I. inbertsio-foro industriala antolatu dute
Keiretsu Forum eta MONDRAGONek antolatu duten lehen inbertsio-foro industriala mahai-inguru batekin hasiko da. Bertan, inbertitzaile industrial ezberdinek inbertsioaren alorrean dituzten irizpideak eta eskarmentua partekatuko dute. Ostean, aurretiaz hautatutako enpresak eta startup-ak aurkeztuko dira, industriaren esparrukoak eta industriaren eta bere prozesuen alorretan aplikagarriak diren produktu eta teknologiak dituztenak.
Jardunaldiko programa:
- 15:30 – 15:45h. Erregistroa
- 15:45 – 16:00h. Ongi etorria eta Inbertsio-foroaren aurkezpena
- 16:00 – 16:45h. Mahai-ingurua “Inbertsioa industria- eta produktu-alorretako startup-etan, inbertitzaileen ikuspuntutik”
- 16:45 – 18:30h. Hautatutako 8 startup-en Inbertsio-foroa
- 18:30 – 19:00h. Networking
Etortzeko interesa izanez gero, ondorengo FORMULARIOAN eman beharko da izena.
Jardunaldia Garaia Parke Teknologikoan izango da:
Goiru Kalea, 1
20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa)
Kokapena: https://goo.gl/maps/g98jfP6YqcZXV5ky7