Kanarietako Gobernuko presidenteak MONDRAGON bisitatu du

Kanarietako Gobernuko presidenteak MONDRAGON korporazioa bisitatu du. Fernando Clavijo, besteak beste, Euskadiko industria antolakuntza eta Lanbide Heziketa ezagutzera gerturatu da.
Card image cap
2015/09/17

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak eta Aldundiko komunikazio diputatuak lagunduta gerturatu da Fernando Clavijo presidentea MONDRAGON Korporaziora. Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko presidenteak eta Arantza Laskurain, idazkari nagusiak egin diete ongietorria Fernando Clavijo, Markel Olano eta Imanol Lasari.

Kanarietako presidentearekin batera, Arrasatera gerturatu dira: Narvay Quintero, Nekazaritza sailburua; José Miguel Barragán, Coalición Canaria alderdiko idazkari nagusia eta Presidentziako sailburuordea; Alexandra Betancort, Gabinete burua; eta Cristina Maffiotte, Prentsa burua.