Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Julio Gorroñogoitia Gonzalez zendu da, "Tio Julio"

Atzo, eguena, apirilak 30, zendu zen Arrasaten, 93 urte zituelarik, Julio Gorroñogoitia, "Tio Julio", Gorroñogoitia anaien artean bigarrena (Alfontso, Julio, Amaia, Aintzane eta Mirentxu).
Belaunaldi ezberdinetako ikasleen irakasle izan zen Arrasten, Eskola Politeknikoan. Teknologia sailean erreferente bilakatu zen ibilbide profesional oparoan, izan ere 31 urte egin zituen arlo akademikoan. "Betiko irakaslea zen, bokazionala, eta bere lanbidea pasioz bizi zuen. Ikasleen ikasketa prozesuan erabat inplikatuta zegoen eta ikasleek asko maite zuten. Era berean erreferente moral eta etikoa ere bazen, bereziki Eskolaren urterik konplikatuenetan". Halaxe esan digu Julio oso ondo ezagutzen zuen pertsona batek. Eskolan lan egin aurretik Union Cerrajeran egin zuen lan, 40ko hamarkadan, eta 1952 eta 1960 urteen artean Astran, Gernikan. Hain justu ere Bizkaiko herrian ezagutu zuen bere emazte izan zena, Tere Iturri.
Mondragoeko kooperatibismoaren aitzindaria izan zen. Izan ere, Arizmendiarrietak sustatutako Eskolako (Mondragon Unibertsitatearen hazia) lehenengo promozioko kide izan zen. Zaragozako Peritu Eskolan matrikulatu ziren gehienak, eta haien artean baita Julio ere, industria-mekanikan. Belaunaldi hartatik atera ziren ULGOReko sortzaileak, baina baita beste pertsona talde bat ere, esperientzia kooperatiboaren hedapenean eta garapenean oso inportanteak izan zirenak, eta horien artean zegoen Julio.
Gorroñogoitia faktoriakoa, Julio oso gizon jatorra zen, irakurle sutsua, plaza-gizona eta umore finekoa. Gizon burutsua zen, hizlari aparta eta Athletic futbol taldearen jarraitzaile amorratua.
Hirugarrena denbora gutxian
Bederatzi hilabeteren buruan Gorroñogoitia familiari oso gertuko hiru pertsona joan zaizkie: lehena Alfontso, iragan urteko irailean; ondoren Rafa Fernandez, "Rafa Haundi", martxoan, eta orain Julio. Besarkada handi bat familiari eta bereziki bere emazte Tere eta alaba Ana Tereri. Goian bego "Tio Julio"!
Hementxe gure omenaldia Tio Juliori kantuaren bidez (ikusi bideoa “Recordamur vos” sakatuta”):