Irakurriena
- 1. Eroskiko Kontseilu Errektoreak bonuen jaulkipen bat onartzeko eskatuko dio Batzar Nagusiari
- 2. MONDRAGON Healthek osasunaren merkatuan duen presentzia indartu du
- 3. Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan
- 4. Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentua erakartzeko hitzarmena sinatu dute
- 5. Urriaren 22an egingo dute Mundukideren VIII. lasterketa solidarioa
- 6. "Talentua, berrikuntza eta ekintzailetza dira Mondragon Unibertsitatearen bereizgarriak"
- 7. Hamaika gaztek beren bizitzako abentura biziko dute
- 8. Aldaketa Stirling Zentroan eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzan
- 9. Mondragon Unibertsitateak 14 titulu berri eskainiko ditu hainbat jakintza-arlotan
- 10. IDEKOk piezak mekanizatu bitartean bibrazioak murrizteko teknologia berriak aurkeztu ditu Dublinen
Javier Oleaga, MONDRAGONeko lehendakariorde berria

MONDRAGONeko Batzordeko Iraunkorrak Javier Oleaga izendatu du gaur, abenduak 21, Korporazioko Osagaien Dibisioko lehendakariorde berria izateko. Dibisioko lehendakariorde lanetan datorren urtarrilaren 1ean hasiko da, karguan Jose Miguel Arregi ordeztuz, zeina, Korporazioko hainbat esparru eta kargutan ibilbide luze eta emankorra egin eta gero, erretiroaz disfrutatzera igaroko den. Javier azken urteetan Aretxabaletan (Gipuzkoa) dagoen Copreci kooperatibako zuzendari nagusia izan da; kooperatibak etxetresna elektrikoen osagaiak fabrikatzen ditu.
Javier Oleaga Oñatin jaio zen (Gipuzkoa), 1964an, eta goi mailako industri ingeniaria da Bilboko Ingeniari Eskolatik.
Bere ibilbide profesionala Copreciri lotuta egon da, eta hainbat kargutan jardun du kooperatiban eman dituen 26 urteetan. 1990ean hasi zen lanean, Kalitateko zuzendari karguan. Ondoren, 1995ean, Gas Egosketaren Negozioko zuzendari izendatu zuten, eta 2000. urtean kooperatibaren zuzendaritza nagusian sartu zen. Proiektuaren burutzan aritu den 16 urtean, Coprecik nazioartekotzeko prozesua finkatu du, Italian, Turkian eta Txinan filial produktiboak irekiz. Atxabaltar kooperatibak 2015ean 245 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, 1.500 pertsona enplegatzen ditu, lantegi produktiboak ditu Espainia, Italia, Txekiar Errepublika, Turkia, Mexiko eta Txinan, eta mundu mailan lidergoa dauka etxetresna elektrikoen osagaien sektorean.