Irakurriena
- 1. “Osasunaren arloan balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzeko dibisio berri bat sortu dugu”
- 2. Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku Ikastolek 'Euskal Herria Harrera Herria' ekimena abiarazi dute
- 3. TU Lankide aldizkari berriak joko bat proposatzen dizu
- 4. MONDRAGON Health, apustu korporatiboa osasun sektorerako eta arlo sozioekonomikorako
- 5. Betiko helburua, estilo berritua
- 6. «Oinarri berak dituzte kooperatibismoak eta feminismoak: berdintasuna eta justizia»
- 7. Alberto Gorroñogoitia Iturbe: "Baikorra naiz etorkizunari begira, baina lana eskatuko du"
- 8. Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako enpresa
- 9. KIDEk 7 milioi euro inbertitu ditu lantegiaren digitalizazioan eta handitzean
- 10. Mondragon City Challenge lehiaketaren bigarren edizioaren finalistak aukeratu dituzte
Jarraitu FIRST LEGO League Euskadi Twitch saio baten bitartez

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa maiatzaren 8an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Garaiako Campusean. Challenge kategorian, 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeak beraien proiektu zientifikoak aurkeztuko dituzte, eta LEGO piezez eraikitako robot batekin robot jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. RePlay erronka medio, ikasleek ariketa fisikoa bultzatu, sedentarismoari aurre egin edo joko eredu berriak sortzeko proposamenak aurkeztu behar izango dituzte.
Arrasaten jokatuko den finalean Bizkaia eta Gipuzkoako 8 ikastetxe ezberdinetako 12 taldek hartuko dute parte, eta horietako bik Espainia mailako finalean parte hartzeko txartela eskuratuko dute.
COVID-19aren pandemia dela eta, ekitaldia segurtasun neurri guztiak kontuan izanik antolatu da, talde partaideak burbuila ezberdinetan kokatuko direlarik.
Finala online ikusgai
Arrasatekoa FLL Euskadiko finalaren hiru egoitzetako bat izango da, eta finala bere osotasunean Twitch plataformaren bitartez zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da, maiatzaren 8an 16:00 eta 17:30ak bitartean. Honako lotura honen bitartez egin ahal izango da jarraipena:
https://www.twitch.tv/flleuskadi
Zuzeneko emanaldi honek FLL Euskadi osatzen duten hiru guneekin (Arrasate, Deustu - Bilbo, Donostia) zuzeneko konexioak izango ditu bestelako sorpresa ezberdinez gain. Bilboko egoitzan Deustuko Unibertsitatea izango da eragile nagusia, eta Donostian aldiz Fomento San Sebastian, eta bertatik ere FLL Espainia finalera sailkatuko diren taldeak irtengo dira.