Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 2. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 3. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 4. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 5. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 6. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 7. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 8. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 9. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 10. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
"Urrats bat, 50 urte" ekitaldi hunkigarria gaur egin da Arrasateko Amaia Antzokian, Ikerlan-en 'herrian'. Sorlekuan batu dira kooperatibaren historian presidente izan diren guztiak, edo haien alargunak, eta bertan izan dira, baita ere, urte horietan guztietan zuzendari nagusi izan diren pertsonak, tartean Marcelino Caballero eta Ion Etxeberria, azken urteetan Ikerlanen buru izan dena eta une honetan zuzendari nagusi dena.
Gaur egun, Ikerlanek 420 pertsonak osatutako lantaldea du, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon
Ekitaldia 15:30ean hasi da, eta presidente eta zuzendari nagusiei egindako omenaldiaz gain, teknologiari eta merkatuari buruzko mahai-inguru bat ere egin da. Aipatu solasaldian; CAF, Fagor Automation, Laboral Kutxa, LKS Next eta Orona enpresetako ordezkariek hartu dute parte. Guztiek jarri dute balioan Ikerlanek 50 urteko ibilbidean eginiko lana, bereziki 'ezagutzaren transferentzian' eginikoan. Hala, Ikerlanek teknologiaren garapenean eta berrikuntzaren transferentzian sekulako bidea eta 'lana' egin du azken 50 urteetan.
Besteak beste, Gizamat I eta Gizamat II Estatuko aurreneko robotak sortu zituen, edo eta NASArentzat proiektu bat burutu zuen. Aspaldian eta gaur egun ere, Euskal enpresa sarearen leihakortasuna hobetzen saiatzen ari dira, egunero egunero, transferentzian eta teknologiaren garapenean.
MONDRAGON eta Gipuzkoako Aldundia presente
Ekitaldian Ikerlan-eko presidentea eta zuzendari nagusia, Adolfo Plaza eta Ion Etxeberria, eta MONDRAGON Korporazioko ordezkari ugari izan dira, Leire Muguerza MONDRAGON Kongresuko presidentea buru zela. Erakundeen ordezkaritzari dagokionez, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiaz gain, Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Maider Morras Arrasateko alkatea eta Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia izan dira, besteak beste.
Ikerlani buruz
Ikerlan zentro liderra da industriari teknologia transferitzen eta balio lehiakorra ematen soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusitan (teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna) menderatzen dituen teknologiak eta mekatronikako zein energiaren esparruko teknologiak konbinatuz. Gaur egun, 420 pertsonak osatutako lantaldea du, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon.
Ikerlan, MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) bazkide den kooperatiba den heinean, jasangarria eta lehiakorra den eta etengabeko eraldaketan dagoen enpresa eredu bat da. 2024an IKERLANek 50 urte bete ditu, eta bere sorrerako helburuari leial eutsi dio: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea.