Irailean Dreamworks saio berezia egingo da, Internet Industriala aztertzeko

Datorren irailaren 25ean Aretxabaletako Otalora Jauregian egingo da Dreamworks saio berezia Internet industriala aztertzeko. Esparru honetan egitasmo berriak aztertzeko interesa duten MONDRAGON Taldeko kooperatibei zuzentzen zaio ekitaldia.
Card image cap
2014/08/27

Honako hau izango da saioaren egitaraua:

1. Internet industriala esparruan ezagutzen diren esperientzien azalpena:

  • CISCO (Pedro Almaraz, Marketing Estrategikoa)
  • GENERAL ELECTRIC (Andrés Nieto, Account Director)
  • ABERTIS TELECOM (Iony Razakamanantsoa, Strategic Marketing)
  • PETRONOR (José María Montserrat Aguadé, Ingeneritza eta Mantentze zuzendaria)

  • 2. Internet industrialarekin zerikusia duten MONDRAGON Taldeko esperientzien azalpena:

  • DANOBATGROUP (Antxon Lz. Usoz, Berrikuntza zuzendaria)
  • Fagor Electrónica (Alberto Trancho, Managing Director Signal Processing)
  • IK4- Ikerlan (Salvador Trujillo, Software Produkzioko teknologien arduraduna).
  • 3. Internet industrialaren esparruan, interkooperazioan sustatu daitezkeen negozio aukerak identifikatzea.

    4. Partehartzaileen kokapena, identifikatu diren aukerak eta esparruak kontuan hartuta: ideien aukeraketa eta taldeen eraketa (enpresa aitzindaria eta beste kolaboratzaileak).

     

    Saioan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, 943082215 telefonora deituz edo honako helbidera mezua bidalita: mondragon-cp@mondragoncorporation.com