Iñigo Ucín, MONDRAGON Korporazioaren presidentea

Noticias de Gipuzkoan kaleratu den elkarrizketan, Ucínek dieselak sortarazi duen eztabaidaz hitz egiten du eta baita kooperatibismoa eta ekonomiarekin zerikusia duten beste gai batzuetaz ere. Horren zati bat errekuperatu dugu hemen.
Card image cap
2019/01/23

Zein modutan eragiten dio diesel motoreen inguruan sortu den eztabaidak taldeko osagaien sektoreari?

Kotxe elektrikoa ibilbide batzuk egiteko egokia da, baina ez ditu gaur egungo garraio arazoak konpontzen. 

- Izan du bere eragina, nahiz eta momentuz ez den oso garrantzitsua izan. Uste dut momentuko turbulentzia dela eta laster bere onera bueltatuko dela, baina ez ditut ulertzen ardura handiko pertsona batzuk dieselaren inguruan egiten ari diren adierazpenak. Are gehiago, adituek adierazi dutenean diesel motor batek gasolina motor batek baino CO2 gutxiago emititzen duela. Ez dakit nola esan diren gauza horiek, dakigunean kotxe elektrikoa eta bere azpiegiturak ez direla prest egongo denbora luzean. Kotxe elektrikoa ibilbide batzuk egiteko egokia da, baina ez ditu gaur egungo garraio arazoak konpontzen. Horregatik eta azken 30 urte hauetako ibilbidea ikusita, ez dut ulertzen esatea 2050 urtetako ez dela leherpen-motorrik izango. Hori esatea eta kotxeek hegan egingo dutela esatea, parekoak dira. 30 urtetako epean ez da gertatuko!

Arduragabetasunetik jokatu dela uste duzu?

Horrela jokatzeak ez du zentzurik, batik bat kontuan hartuta Euskadin jende asko bizi dela leherpen-motorren eta bereziki dieselaren menpe. Hobeto litzateke egungo motorrek kutxatzen dutenaz hitz egitea, are gehiago 20 urte baino gehiago duten diesel motorduneko kotxeek. Nolabait hauek desagertarazteko baliabideak jarri beharko lirateke, izan ere horrek eragin positiboa izango luke jarduera ekonomikoan. Edozein modutan, berriro diot, uste dut zerbait koiunturala dela eta denborarekin zuzenduko dena. Edozein modutan, aurrera begira, etorkizuna elektrikoa izango da.

Nolako garapena izango du sektoreak, epe ertain eta epe luzera?

Badira garatzen joango diren beste teknologia batzuk. Leherpen-motorrek kontsumoa gutxitu eta potentzia igoko dute. Eta erregaien kasuan, ezin dute hobetu? Oraindik ere sortzen del argindarra, ikatz asko erreta egiten da. Kotxe elektrikoa, benetan ordezkatuta balego, abantaila handia suposatuko luke, hirian kutxadurarik sortu gabe, baina planeta berdin berotuko litzateke, ekoizpen elektrikoaren arazoa konpontzen ez bada.

Posible izango da segurtasun hori berreskuratzea?

- Bai, baldin eta kanpaina egokia eta objetiboa bultzatzen bada. Sinesgarritasuna duten zentru adituek aztertu eta demostratu beharko dute zerk kutxatzen duen edota nola kutxatzen duen kotxearen zikloak. Nire ustetan, eta adituek ere horixe esango dutela uste dut, gasolina zein diesel motorrak ez dira desagertu behar urte luze batzuetan, ibilgailu honen beharra dagoelako.