Industriaren alorreko Data Analytics-aren inguruko Dreamworks saioa

MONDRAGONeko Sustapen Zentroak antolatutako Dreamworks saio berri bat izan da, MGEP-MIK, MONDRAGONeko Berrikuntza eta Teknologia departamentua, ISEA eta Ikerlan elkarlanean izan dituela, ‘Big Datarantz: Data Analytics industriaren alorrean’ izenburupean.
Card image cap
2017/05/18

Sustapen korporatiboa elikatuko duten aukera-espazioak ezagutzea eta identifikatzea eta landutako gaiaren inguruan kooperatibek izan dezaketen interes-maila ezagutzea helburu, MONDRAGONeko Sustapen Zentroak, MGEP-MIK-ekin, MONDRAGONeko Berrikuntza eta Teknologia Departamentuarekin, ISEA-rekin eta Ikerlanekin elkarlanean, ‘Big Datarantz: Data Analytics industriaren alorrean’ deituriko Dreamworks saio berri bat antolatu zuen pasa den maiatzaren 12an, Arrasateko GARAIA Berrikuntza Gunean. Ekitaldi hau Europear Fondo Sozialak finantziatzen du Ekonomia Sozialeko eta Inklusio Sozialeko Porgrama Operatiboaren testuinguruan, 2014-2020 barne hartzen duen programazioan.

Jardunaldiak berrogei pertsona inguru bildu zituen, guztiak Berrikuntza eta Sustapen zentro, zentro teknologiko, unibertsitate eta enpresa ezberdinetatik bertaratutakoak.

Dreamworks: Big Data

Punta puntako hizlariak

Jardunaldian sei hizlari izan ziren, Big Dataren inguruko aplikazio-eremu eta ikuspuntu anitzak bezain osagarriak azalduz: Urko Zurutuza, Sistema Industrialetarako Sistema Adimentsuen ikerketa-taldeko koordinatzailea Mondragon Unibertsitatean; Jon Salvidea, Savvy Data Systems-eko kofundatzailea eta negozio-alorreko arduraduna, makina-erraminta eta prozesuen industriari zuzendutako Big Dataren alorreko monitorizazio- eta analitika- soluzio aurreratuen garapenean eta hedapenean lan egiten duen enpresa; Angel Conde, Big Data Arkitektura taldeko ikerlaria IKERLANen; Rosa Martínez, Floten kudeaketako departamentuko I+G arduraduna FAGOR ELEKTRONIKAn; María de la Vega Rodrigálvarez, I+b proiektuen arduraduna ITAINNOVA-n, Aragoiko Institutu Teknologikoa, eta, hizlarien txandari amaiera emanez, Isidoro Cirión, TECNALIA-ko OPTIMA alorreko negozio-zuzendaria.

Dreamworks: Big Data

Jardunaldian zehar, Big Data-ren kontzeptua ikuspuntu ezberdinetik aztertu zen. Hasteko, Data Analytics-aren alor kontzeptualean murgildu ziren, enpresa ezberdinetan izan dezakeen inplementazio-prozesua aztertuz. Horrez gain, Big Data-ren bitartez enpresetako hainbat arazoei erantzuna emateko, prozesuak hobetzeko edota enrpesaren beraren balio-proposamena eta negozio-eredua eraldatzeko aukera anitzak aztertu ziren. Honi lotuta, Datuan oinarritutako dibertsifikazio-kasu zehatz bat azaldu zen, baita bere erabilera eta ezagutzaren ezarpena ere.

Formaziozko eta informaziozko fase honen ondoren, talde-dinamiken txanda iritsi zen. Hauetan, sor eta azalera zitezkeen sentsibilitateak, beharrak edota interesak jaso ziren, identifikatutako interes-arloak eta sustapenerako aukera berriak mahai gainean jarriz. Behin taldeka landutakoa partekatuta, Sustapen Zentroak ideia horiek lantzen eta hauetan sakontzen jarraituko du.