TUlankide MONDRAGON

Industria

“Etxebizitzetan eta oro har eraikinetan murriztu egin beharko da energiaren kontsumoa etorkizunean”

2011/12/15

EFFiHEAT izeneko Europa mailako proiektua zuzendu eta koordinatuko du Stirling Zentroak. MONDRAGON Componentes-eko berrikuntza zuzendaria den Javier Arancetarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Gehiago irakurri

Zilarrezko Bikain saria jaso du Coprecik

2011/12/01

Ebaluzazio irizpide zorrotzak gaindituta, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketan bikaintasuna aitortu diote Aretxabaletako Copreci kooperatibari. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria Jaurlaritzak banatzen du urtero.

Gehiago irakurri

Fagor Automation-ek eta TECNUNeko ikasleek elkarlanean garatu dute auto elektriko bat

2011/11/25

Donostiako TECNUN Ingeniaritza Unibertsitateko ikasleek pasa den hilabetean Montmeloko (Katalunia) Formula Student unibertsitate-lehiaketan parte hartu zuten eta lehenak izan ziren Espainian guztiz elektrikoa den auto bat aurkezten.

Gehiago irakurri

Txema Gisasola izango da MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakaria

2011/11/18

Jose Mari Aldecoaren lekua hartuko du datorren uztailaren 1ean. MONDRAGONeko Kongresu Kooperatiboaren Batzorde Iraunkorrak, Agustin Markaide buru dela, erabaki du Txema Gisasola izendatzea MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakari izateko

Gehiago irakurri

Maier taldeak Berrikuntzari emandako saria jaso du Euskal Enpresen Topaketan

2011/11/15

Euskal Enpresen Topaketa Sariak eman zituen astelehenean Euskadiko Kutxak eta EITB Taldeak, eta Mondragon Korporazioko Maier kooperatibak Berrikuntzari emandako saria irabazi zuen. Izar Cutting Tools enpresako Carlos Pujanak Euskal Manager delako saria irabazi zuen, eta Ingeteam-eko Javier Madariagari bizitza osoa enpresari eskaini izanagatik eman zioten saria. Makilak Bilboko Bazkundearendako eta Deustuko Unibertsitatearendako izan ziren.

Gehiago irakurri

Ulma taldeko bi negozio berezitu izango dira aurrerantzean Eraikuntza eta Packaging

2011/11/09

Ulma Construccion eta Ulma Packaging bereiztu egin dira. Oñatiko kooperatibako Eraikuntzako eta Packagingeko bazkideek batzarra zuten atzo, asteartea, Ulma barruan negozio bereko parte izaten jarraitu edo bi negozio berezitu bilakatu erabakitzeko, eta bigarren aukera horren alde egin zuten, gehiengoz, bazkideek.

Gehiago irakurri

Mekatronika eta fabrikazio prozesuen gaineko jardunaldi teknologikoak Garaian

2011/10/26

Ideko-IK4 Zentro Teknologikoak jardunaldi teknologikoak antolatu ditu 25. urteurrena ospatzeko. Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean izango dira, urriaren 27an eta 28an.

Gehiago irakurri

Soralucek 6 milioi euro inbertituko ditu Alemaniako ordezkaritza zabaltzeko

2011/10/21

Soraluce enpresak, fresatzeko-mandrinatzeko makinen diseinuan eta fabrikazioan espezialista denak, 6 milioi euro inbertituko ditu Limburgen, Alemanian duen Bimatec-Soraluce ordezkaritza zabaltzen.

Gehiago irakurri

Metapostaren Pack Pyme aplikazioa, enpresa txikiei zuzenduta

2011/10/03

Metapostak egiaztatu ahal izan duenez, bere zerbitzua erabili dezaketen igorle potentzial multzoa badago, baina askok ez dute ez bitarteko teknikorik ez giza baliabide nahikorik ere erakunde handiek (BBK, Iberdrola, Euskaltel...) egin dituzten moduko garapenak egiteko. Hori dela eta, Metapostak Pack Pyme aplikazioa jarri du martxan enpresa txikiendako. Aplikazio horrek eskainiko die enpresei Metapostan integratzeko beharrezkoa duten teknologia, langile eta baliabide espezializatuen beharrik gabe.

Gehiago irakurri

Alex Arrillaga: "Gure ikerkuntza eremua eta gure izena mundu mailan ezagutzera eman dugu"

2011/09/20

Leartikeko Alex Arrillaga eta Ane Miren Zaldua doktoreek, London Metropolitan Unibertsitateko Ahmed Farid doktorearekin batera, 'Journal of Applied Polymer Science' aldizkarian artikulu bat argitaratu dute, orain hilabete gutxi Alexek eginiko tesiaren harira. Nazioarteko hedapena du aldizkariak eta ikerlari askok izango dute Arrillagak eta Zalduak eginiko lanaren berri. Alex Arrillagarekin hitz egiteko aukera izan du TU Lankidek.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 30 Min: 0
Max: 8
Asteartea 31 Min: 0
Max: 12
Asteazkena 1 Min: 7
Max: 16
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak