TUlankide MONDRAGON

Industria

SPRIk eta MONDRAGONek hitzarmena sinatu dute Punen (India) enpresak kokatzeko

2012/03/20

Hitzarmenaren bidez, Punen eraikitzen ari den industrialdearen 160.000 metro koadroetatik 40.000 utziko dizkio MONDRAGONek SPRIri, Korporaziokoak ez diren enpresak bertan kokatu daitezen.

Gehiago irakurri

Coprecik azken berrikuntzak erakutsi ditu Atlantako HPBA 2012 azokan

2012/03/14

HPBA 2012 (Hearth, Patio & Barbacue Expo), amerikar kontinentean egiten den sektoreko azokarik handiena da eta sektoreko milaka profesional batzen ditu urtero.

Gehiago irakurri

IK4-Ideko High Speed Machining kongresuaren 9. edizioan egongo da

2012/03/07

Fabrikazio eta produkzio industrialeko teknologietan espezializatutako IK4-Ideko zentro teknologikoak lau ponentzia emango ditu martxoaren 7an eta 8an Donostiako Kursaalean egingo den kongresuan.

Gehiago irakurri

Fabian Bilbao izango da Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeko zuzendari nagusi berria

2012/02/28

Fagor Etxetresna Elektrikoen Talde kooperatiboko Kontseilu Errektoreak Fabian Bilbao izendatu zuen, joan den ostiralean, zuzendari nagusi berria izateko, Txema Gisasolaren ordez, horrek datorren uztailaren 1etik aurrera Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakaritza beteko baitu.

Gehiago irakurri

Fagor Edergarden, urak tratatzeko enpresa berria

2012/02/27

Jarduera berria Fagor Ederlan eta Fagor Arrasate kooperatibek sustatu dute, eta MONDRAGON Korporaziotik lankidetzarako bultzatzen diren ekimenen fruitua da.

Gehiago irakurri

Fagor Automationeko CNC sistemekin 28 metro luze den makina ekoiztu da

2012/02/22

Goratu enpresa elgoibartarrak makina berritzaile bat ekoiztu du, 28 metro luze da eta ontzigintza sektorerako piezak egiten ditu. Arrasateko Fagor Automation kooperatibak jarri dizkio CNC sistemak.

Gehiago irakurri

Fagor Groupek eta Robamek Joint-Venture bat ezarri dute Txinan De Dietrich merkaturatzeko

2012/02/17

Fagor Groupek eta Robamek –txinatar merkatuan egosketa eta ahokadura arloan espezializatutako etxea– enpresa bat sortu dute Txinan De Dietrich markako etxetresna elektrikoak elkarrekin merkaturatzeko. Lankidetza horrek europar jatorriko goi mailako merkatua lortzen ari den hazkunde handiari erantzuten dio, eta De Dietrichek ere bertan parte hartu nahi du.

Gehiago irakurri

Innobasquek eta Fagor Etxetresnek lankidetza hitzarmena sinatu dute

2012/02/07

Hitzarmen horren arabera, zerbitzu berria abiarazi dute elikadura, jarduera fisikoa eta emozioak kudeatzeko ohiturak hobetzeko asmoz. Eskola umeei eta 55 eta 70 urte arteko helduei zuzenduta dago.

Gehiago irakurri

Bernabé Unda Industria sailburua Fagor Arrasaten

2012/01/25

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Fagor Arrasate kooperatibako instalakuntzak ikusten izan da gaur. Besteak beste, autoen piezak fabrikatzeko prentsa robotizatuen linearen garapen iraultzailea ezagutu du. Wave Line kontzeptua da eta produkzioan %40ra arteko igoera ahalbidetzen du. Egun hauetan, autogintzako ekoizlerik garrantzitsuenen ordezkariek eta erakundeetako kargudunek bisitatuko dute Arrasateko planta. Ia 100 espezialista eta zuzendariren bisita espero dute.

Gehiago irakurri

Langileen familiarteko ugari Fagor Arrasateko ate irekien jardunaldian

2012/01/25

Joan den larunbatean egin zuten Fagor Arrasaten ate irekien jardunaldia. Bazkide-langileen lagun eta familiartekoendako eguna izan zen eta guztira 300 bat lagun bertaratu ziren.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 7 Min: 10
Max: 21
Asteazkena 8 Min: 10
Max: 24
Osteguna 9 Min: 10
Max: 25
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak