Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Inauguraziorako prest!
'Dorleta' eraikinak aurretik toki berean zegoen izen bereko eraikina ordezkatu du. Ez da, ordea, zaharberritze hutsa izan. Oraingoak, berri-berriak, ostiralean inauguratuko denak, zerikusirik ez du aurrekoarekin. Modernoak azken urteotako historikoaren lekukoa hartu du.
Lursail berean eraiki dute eta aurrekoa ordezkatuko du. Era berean, hark urtetan emandako fruituak eta utzitako ondarearen lekukoa jasoko du. Hark marraztutako bide-orriarekin jarraituko du.
Hala, iragana gogoratuz eta oraina txalotuz, nostalgiaz baina ilusio berriekin hartu gaitu Bego Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak fakultate berrian. "Gure hezkuntza proiektuarekin jarraitzeko ezinbestean proiektu arkitektonikoari aurre egin behar genion. Gure hezkuntza proiektuaren beharrak asetzeko ezinbestean behar genuen horrelako eraikin bat, eta gure proiektu pedagogikoan jauzi kualitatiboa egingo dugu".
Aretoz areto, gelaz gela, solairuz solairu egin dugu bisita Bego Pedrosarekin. "Koop kafe gunea, Biblab gunea, Kolaborategia, espazio irekiak, garbiak, ikerketa sustatzeko egokiak, elkarlanean aritzeko apartak eta digitalizazioaren arloan berrikuntza proiektuak bideratzeko guneak eskaintzen dizkio ekipamendu berriak unibertsitate komunitateari".
Ostiralean inaugurazioa eta Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasiera ekitaldia, zuzenean TUlankiden
Eraikin berrian lanez lepo ari dira uneotan ehunka langile, gremio ezberdinetakoak, dena ostiralerako prestatzen. Izan ere, ostiralean egingo da inaugurazio ofiziala eta datorren astetik aurrera ikasleek zeharkatuko dituzte eraikin berriko ateak. Ostiralean, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria gerturatuko da Eskoriatzara.
Ekitaldia streaming bitartez eskainiko dute MUtelebistak eta TUlankidek. Beraz, unibertsitatea bertatik bertara ikusteko interesa duen orok, hemen, TUlankiden, aukera paregabea izango du, 11:30etik aurrera. Ordu eta laurdeneko iraupena izango du.