Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Ikerlanek eta CAFek elektromugikortasun jasangarriaren arloan soluzioak garatu dituzte
Mugikortasun elektrikoarekin konprometituta daude bai Ikerlan zein CAF. Hala, biek elkarlanean bateriak kargatzeko haririk gabeko sistema garatu dute. Tren garraio jasangarri eta eragikorragoa sustatzeko.
Zalantzarik gabe, arrakasta-kasu berria da honako hau. Ikerlanen ibilbide luze eta emankorraren beste geltoki bat. Oraingoan, gainera, Euskadiko beste konpainia edo marka inportante batekin elkarlanean garatu dute teknologia berria. CAFen eskutik bateriak kargatzeko haririk gabeko sistema garatu dute, tranbiei bateriak geltokietan kargatzeko aukera eskainiz.
Irma Villar da Elektromagnetismo eta Makina Elektrikoen Espezializazio Taldeko arduraduna: "Sistema honek aukera ematen digu bateriak berriz kargatzeko 15 zentimetrora arteko distantziara dauden bi harilen bitartez. Lehenengo harila lur azpian kokatua dago eta bihurgailu baten bitartez konektatzen da sare elektrikoara. Bigarren harila tranbiaren azpian dago kokatuta eta hau ere beste bihurgailu bati konektatzen da".
Hala, tranbia lehenengo harilera gerturatzen denean, korronte bat sortzen du eta honek eremu elektromagnetiko bat sortzen du eta tranbian kokatuta dagoen harilari beste korronte bat eraginez, bateriak kargatzeko behar den potentzia transferituz.