Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
IK4-Ikerlan tren garraioa irauli nahi duen europar proiektu batean parte hartzen ari da
I+G+B bultzatu nahi du, merkatura orientatuta nabarmen, tren sektorearen produktuetarako soluzio berritzaileetan teknologia aurreratuak azkarrago integratzeko. Roll2Rail proiektuak teknologiarik aurreratuenak ikertu eta hedatuko ditu, trenez bidaiariak garraiatzeko ahalmena %15 eta puntualitatea %50 areagotzeko, eta kontsumoaren energia %30 eta fabrikazio kostuak %40 murrizteko, segurtasun eta erosotasun mailak handitzeaz eta sortutako zarata gutxitzeaz gainera.
CAF eta IK4-Ikerlan partzuergo bateko kide izango dira, zeinean sektoreko Europako fabrikatzaile eta eragile nagusiak ere egongo diren, Europako Tren Industriaren Elkarteak gidatuta (UNIFE). Proiektua orain dela gutxi jarri da martxan, bi urte eta erdi iraungo du, eta 16 milioi euroren aurrekontua izango du, I+G babesteko Horizon 2020 europar programaren bidez finantzatuta. Programaren barruan, Roll2Rail ekimena 'Mobility for Growth' estrategiaren parte da (Hazkunderako mugikortasuna).
EBren apustua
Tren bidezko garraioa da EBk egin duen aukera bere mugen baitan mugikortasuna hobetzeko. Sektorea bere eraginkortasunagatik da estrategikoa, pertsona eta merkantzi kopuru handia lekualdatzea ahalbidetzen duelako, ez duelako kutsatzen eta energia garbien erabilera integratzeko aukera ematen duelako.
Gainera, espero da trenaren merkatuan datozen urteetan mundu osoan hazkunde handia gertatzea. Sektore lehiakor horretan etorkizunean bere enpresei hobeto kokatuta egoten laguntzeko, Europar Batasunak I+Gan inbertsio handia egitea erabaki du.
Proiektu anbiziotsua
Proiektu anbiziotsu honetan etorkizuneko trenak garatzeko zein arlotan egin behar den aurrera identifikatu da, eta horietako bakoitzerako lan pakete bat ezarri da, puntako enpresa batek gidatuko duena. Besteak beste, landuko diren arloak dira trakzioa, erdieroale berriekin, haririk gabeko komunikazioak, kontrol sarerako eta monitorizaziorako, frenoak, kotxeen egitura, konpositezkoa, bogie aurreratuak edo trenaren barrualdeko diseinua eta erosotasuna.