Irakurriena
- 1. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 2. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 3. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 4. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 5. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 6. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 7. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
- 8. Rosa Carabel, Eroskiko zuzendari nagusia
- 9. Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratu ditu gizarte egitasmoak laguntzera
- 10. Urssa negozioari eusteko ahaleginetan
IK4-Ikerlan teknologia berriak ikertzen ari da industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Industriaren etorkizuna internet bidezko makinen interkonexioari eta informazioaren trukeari lotuta dago. Errealitate honek abantaila ugari ditu, baina arriskuak ere baditu, esaterako hauek: balio handiko datu ugari sortzen da, eta datu horiek lantegi, bezero eta hornitzaileen arteko konexio digitalen sarean mugitzen dira, zeina zibererasoen itua izan daitekeen. Informazio lapurretak edo sabotajeak dira arrisku nagusiak, ekoizpena edo zerbitzuak ematea gelditzea eragin baitezakete.
Enpresei erronka horretarako soluzio bat eskaintzeko, Europar Batasunak I+G alorreko Citadel proiektua bultzatu du, zeinetan IKERLANeuskal zentro teknologikoa parte hartzen ari den. Ekimen honek hiru urteko iraupena izango du eta 6 milioi euroko aurrekontua dauka, eta bertan funtsezko azpiegituren kontrol sistemetan zibersegurtasuna kudeatzeko tresna informatiko berriak garatzen ari dira.
Pragako metroan probatuko da
![]()
Citadel industria sistemen eta funtsezko azpiegituren segurtasun informatikoa indartzeko eskaintza integrala garatzen ari da. Gaur egun zibersegurtasunarekin zerikusia duten hainbat funtzionalitate barreiatuta daude, eta asmoa da denak hardware plataforma bakarrean elkartzea. Hori da, hain zuzen, proiektu honen berritasun nagusietako bat. Sistema honen abantaila nagusia da puntu bakarra defendatu beharko dela, izan ere, sistema banatu batean defendatzea baino errazagoa da.
Gainera, proiektu honetan MILS (Multiple Independent Levels of Security) moldagarria izenez ezagutzen den kontzeptua aplikatutako da, zeinaren bidez sistemak beraien bizitzan zehar aldatu eta egokitu daitezkeen mehatxu berrietatik babesteko.
Citadelen teknologia Pragako metroan probatuko da. MILS moldakorra izeneko teknologia erabiliko da komunikazio sareen arteko konexio sistema bat garatzeko hainbat kritikotasun eta segurtasun mailarekin. Helburua da une oro bermatzea sistemaren zati diren elementu guztien arteko komunikazioen erabilgarritasuna eta segurtasuna. Kasu pilotuak ere jarriko dira abian fabrikazio lantegi batean eta ahots bidezko komunikazioetarako ekipamendu batean.
“Zibersegurtasuna, betekizun saihestezina”
Enpresa asko ez dira oraindik konturatzen zer arrisku duten beraien produktuak edo makinak internetera konektatzen dituztenean.
“Enpresa asko ez dira oraindik konturatzen zer arrisku duten beraien produktuak edo makinak internetera konektatzen dituztenean, baina etorkizun hurbilean zibersegurtasuna betekizun saihestezina izango da produktu eta prozesuetan”, ohartarazi du IKERLANeko industria zibersegurtasuneko arduradun David Gonzálezek.
Citadelen partzuergoa Europako 13 enpresa, ikerketa zentro eta erakunde akademikok osatuta dago, eta gaur IKERLANek Galarretan (Hernani) duen egoitzan elkartuko da ekimen honetan aurrerantzean eman beharko diren urratsak erabakitzeko.