Irakurriena
- 1. MONDRAGONek BIHAR abiarazi du, adinekoak eta mendekotasuna dutenak etxean zaintzeko ekimena
- 2. Seul-etik MONDRAGON ezagutzera
- 3. Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!
- 4. 20 urteko ibilbidea egin du GSRk
- 5. HIREKIN zentroaren lehen harria jarri dute
- 6. 2022 iruditan
- 7. Interkooperazio eta elkartasun mekanismoen balioa, TU Lankideren azaleko gaia
- 8. ‘Hazia’ musikala ETBn ikusgai
- 9. %12,35 igo da TULANKIDE.COM-eko bisitarien kopurua 2022an
- 10. LANKIko ikertzaile Igor Ortegak bi liburu berri kaleratu ditu
IK4-IKERLAN potentzi elektronikako Europako plataformarik garrantzitsuenean sartu da

Hainbat enpresaren abalari esker, IK4-IKERLAN ‘konpetentzi zentro’ moduan errekonozitu dute, hau da, erakunde horrek ikerketaren arloan bere kideei ematen dien izendapenarekin."ECPE erakundeak aukera emango dio IK4-IKERLANi arlo horretako eragile nagusiekin harreman estuak ezartzeko, eta horrelako sare garrantzitsu batean parte hartzeak dakartzan onurez baliatzeko", adierazi du Ion Etxeberriak, ikerketa zentroko Automatika eta Potentzi Elektronikako Jakintza Arloko arduradunak (AEP).
Izan ere, plataforma teknologiko horrek bere bazkideek ikerketa proiektu bateratuetan parte hartzea sustatzen du, eta horretarako finantzaketa ematen die.Gainera, ahalegin handia egiten du kideen artean ezagutzak trukatzeko, eta hitzaldi eta azoken inguruan oso programazio osatua dauka.
Horrez gain, ECPEren bokazioa aipatu teknologiaren bilakaeraren ildo nagusiak ezartzea da.Eta aldizka bide orri bat aurkezten du, sektore osoarentzat erreferentzia moduan balio duen agiria, zeinean potentzi elektronikaren teknologiak lortu beharreko helburuak markatzen dituen.