Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
IDEKOk eta BCN3D start up-ak metaleko fabrikazio gehigarriko soluzio berriak esploratuko dituzte
Industria-fabrikazioari aplikatutako soluzio berritzaileak garatzen jarraitzeko helburuarekin, IDEKO zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak, BCN3D start up-arekin batera lan egingo du osagai metalikoetarako fabrikazio gehigarriko sistema berrien garapenean.
Proiektua BCN3D eta Danobatgroup-en arteko aliantzaren barruan kokatzen da, IDEKO partner teknologikoa duen taldea. Makina-erremintaren fabrikatzailea start up enpresaren kapital sozialean sartu da, Mondragon Korporazioarekin batera, finantzaketa-erronda baten bidez.
Operazio horren ondorioz, IDEKO eta BCN3D enpresek Fusion Deposition Modeling (FDM) edo Fused Filament Fabrication (FFF) teknologia garatzen lan egingo dutela aurreikusi dute, piezak eta osagaiak eraikitzeko geruzaz geruza material termoplastikoa uzten duen fabrikazio-metodo gehigarria. Hain zuzen ere, Kataluniako enpresak eta euskal erakunde ikertzaileak teknologia horren erabilera aztertuko dute soluzio metalikoetan, eta ez soilik polimeroetan.
Lankidetza horren bidez, IDEKOK berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi du, joera teknologikoak zainduz eta aztertuz, makina-erremintari eta fabrikazio industrialari aplikatutako I+G arloan erreferente gisa duen kokapena indartzeko.
"Proiektu horrek gure ikerketa-lana areagotu nahi du fabrikazio-teknologien arloan, eta fabrikazio gehigarriko teknologien bilakaera aztertzeko prozesu global baten barruan kokatzen da", esan du Nerea Aranguren IDEKOko zuzendari nagusiak.
Kataluniako enpresa CIM fundazioaren esparruan sortu zen, Universitat Politècnica de Catalunyako fabrikazio gehigarriko zentro teknologikoan, eta FFF teknologian oinarritutako idazmahaiko 3D inprimagailuak diseinatu eta egiten ditu. Teknika horrek objektu erresistenteak, iraunkorrak eta dimentsionalki egonkorrak zehaztasun handiz fabrikatzea ahalbidetzen du.
BCN3Dren teknologia sektore estrategikoei zuzenduta dago, automobilgintza, aeronautika, elektronika, ingeniaritza eta produktuen diseinua, besteak beste.