Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Humanity at Music, mundu mailako kultur ekitaldien podiumean
"Humanity at Music- Sinfonia Kooperatiboa" proiektuak sari bat jaso berri du, 2019an mundu mailan egindako ekitaldi kultural onenetako moduan kokatzen duena. Zehazki, "Eventex Sarien" hirugarren postua jaso du, kultur ikuskizunen kategorian. Kultur proiektuen sektorean oso ezagunak diren nazioarteko sariak dira, "Kultur ekitaldien antzekoak dira", sektoreko profesionalen arabera, eta aurten hamargarren aldiz ospatu dira. Deialdira, guztira, 39 herrialdetako 444 proposamen aurkeztu ziren, nazioarteko hainbat marka eta erakunderen ordezkari gisa, eta 60 adituk baino gehiagok osatutako epaimahai batek aztertu zituen.
Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa irailaren 14an izan zen, Gasteizko Buesa Arenan, eta ikuskizun kultural eta artistiko bakar gogoangarria izan zen. 1.000 pertsona inguruk parte hartu zuten eszenan (musikariak, dantzariak, koralistak), eta MONDRAGON Korporazioaren Esperientzia musika-formatuan birsortzen saiatu ziren. Fernando Velázquez konpositore getxoztarrak zuzendu zuen ekitaldia, eta Kukai Dantza Taldeak eta Euskal Herriko hainbat abesbatza eta dantza eskolak parte hartu zuten. Staff Eventosek zuzenduriko ekitaldia 15.000 pertsona baino gehiagok bizi izan zuten zuzen zuzenean eta ETBk egindako grabaketa www.humanityatmusic.com webgunean ikus daiteke orain.
Humanity at Music - Sinfonia kooperatiboaren ezaugarri nagusia haren espiritu sozial eta kooperatiboa da. Beraz, proiektu honetan sinetsi, lagundu eta parte hartu duten milaka pertsona, kooperatiba eta erakunderekin ere partekatu behar da aitorpen berria. Zorionak danoi!