KiroRoboticsek bere enpresa proiektua indartu du Grifolsen eskutik

Aliantza estrategiko bateratuak eta Grifols kapitalean sartu izanak proiektuen bideragarritasusna eta jarraitasuna segurtatzen dute eta, Grifols Ospitale Dibisioaren bitartez, KiroOncology robota nazioartekotzen lagunduko dute.
Card image cap
2014/09/19

Grifols munduko hirugarren konpainia da plasmatik eratorritako medikamentu biologikoen ekoizpenaren arloan, talde aitzindaria da alternatiba terapeutikoen ikerketan eta garapenean, zientziaren eta gizartearen garapenaren alde, eta orain osasun arloan diharduen MONDRAGON Korporazioko MONDRAGON Health unitate estrategikoaren spin-offa den KiroRoboticsen kapitalaren %50 eskuratu du, kapital sozialaren zabalkunde bat izenpetuz, 21 milioi euroren balioarekin. Partaidetza diru ekarpenaren bitartez gauzatu da.

Grifols KiroRoboticsen kapitalean sartzeak Kirok lantzen dituen proiektuen bideragarritasuna indartuko du, eta martxan daudenen jarraitasuna bermatuko du. Halaber, Grifols, Ospitale Dibisioaren bitartez, bere esperientzia, ezagutza eta nazioarteko sare komertziala jarriko ditu robota nazioarteko merkatuetan globalki merkaturatzeko, Estatu Batuetan barne. Espainia, Portugal eta Latinoamerikan Grifols 2016ko urtarriletik aurrera hasiko da produktua zuzenean merkaturatzen.

2011n sortua, KiroRobotics oinarri teknologikoko konpainia bat da, ospitaleen sektorerako makineria automatizatzen espezializatua. Zehazki, ospitale prozesuetako funtsezko guneak automatizatu edo kontrolatu ahal izateko makinak eta ekipamenduak garatzen ditu, bereziki ospitaleko farmaziako zerbitzuetan, pazienteen eta profesional sanitarioen segurtasuna hobetzeko zein prozesuak eraginkorragoak izateko.

Gaur egun munduko teknologiarik aurreratuenetakoa dauka ospitaleko farmaziari dagokionez: KiroOncology robota, kimioterapian zain barneko medikazioa automatikoki prestatzen duena, oso arriskutsuak diren produktu horiekin kontaktuan dauden profesional sanitarioen arriskua minimizatzeko.

Grifolsek eta KiroRoboticseko bazkideek aliantza estrategiko bateraturako hitzarmena izenpetu dute (Joint Venture), gutxienez 4 urteko aldi baterako

KiroRoboticsen boto eta diru eskubideen %50 eskuratzeaz gain, Grifolsek aliantza estrategiko bateraturako hitzarmen bat izenpetu du konpainiako bazkideekin (Joint Venture hitzarmena): Mondragon Innovación S.P.E., S.A., MondragonAssembly, S.Coop., Aurrenak, S.Coop. eta Loramendi, S.Coop., guztiak ala guztiak MONDRAGON Korporaziokoak.

Hitzarmenak, beste alderdi batzuen artean, Grifolsen eta KiroRoboticseko gobernu edo zuzendaritza organoetako ordezkarien artean izenpetutako kapital zabalkundea arautzen du, ordezkari horiek Administrazio Kontseilukoak zein gestio edo zuzendaritzako gainerako barne organoetakoak izanik.

Joint Venture hitzarmenak aurreikusten du bazkideek gutxienez lau urteko egonaldia egitea KiroRoboticsen (lock-up), sinatzen denetik hasita. Aldi hori igaro eta gero, partaidetzen transmisioak horrelako eragiketetan egon ohi diren mugen menpe geratuko dira, horien artean, salerosketarako eskubideak, lehentasunez erosteko eskubideak eta laguntzeko eta arrastatzeko eskubideak.

Grifols

Grifols konpainia global bat da, orain dela 70 urte baino gehiago pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzen diharduena, proteina plasmatikoekin egindako tratamendu terapeutikoak bultzatuz, diagnostiko klinikorako teknologia garatuz eta ospitalean erabiltzeko espezialitateak landuz.

Egoitza nagusia Bartzelonan (Espainia) eta 100 herrialde baino gehiagotan presente dagoelarik, Grifols plasmatik eratorritako medikamendu biologikoen ekoizpenean eta plasma lortzean konpainia liderretakoa da, Estatu Batuetan 150 emaitza zentro dituelarik. In vitro diagnostikoaren eremuan, munduko erreferentea da transfusio medikuntzan, eta kokapen bikaina dauka immunologiari eta hemostasiari dagokienez, eta, horri esker, irtenbide integralak eskaintzen dizkie analisi klinikoetarako laborategiei, odol bankuei eta transfusio zentroei.

2013an salmentak 2.740 milioi euro baino gehiago izan ziren, eta langileen taldean 13.200 persona daude. Grifolsek, urtero, bere diru sarreren zati bat I+Gra bideratzen du, aurrerabide zientifikoarekin duen konpromisoaren erakusle.

Grifolsen (GRF) akzio arruntek (A mota) Espainiako Merkatu Jarraituan kotizatzen dute eta Ibex-35eko parte dira, eta botorik gabeko akzioek (B mota), berriz, Espainiako Merkatu Jarraituan (GRF.P) eta NASDAQ iparramerikarrean (GRFS) kotizatzen dute, ADR bitartez (American Depositary Receipts).

KiroRobotics

KiroRobotics 2011n Espainian MONDRAGON Korporazioko unitate estrategikoa den eta osasunaren arloan diharduen Mondragon Healthen spin-off moduan sortutako konpainia da. Oinarriko teknologikoko konpainia den heinean, makineria eta ekipamenduak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, ospitaleetako prozesu kritikoak automatizatzeko edo kontrolatzeko, hala nola ospitaleko farmaziako zerbitzuen dosifikazioa edo diagnostiko klinikoari buruzkoak, besteak beste. Ildo horretan, ospitaleko prozesuetan eraginkortasuna, segurtasuna eta kalitatea hobetzera zuzendutako teknologiak garatzen ditu, pazienteen mesedetan, eta profesional sanitarioen arriskuak murrizteko.

KiroRoboticsek gaur egun diziplina askoko 25 profesionalez osatutako talde bat dauka, ospitaleko farmaziako automatizazio, ingeniaritza eta faamazian adituak direnak, eta produktu eta aplikazio berriak garatu, balioztatu eta fabrikatzen dihardutenak, bezeroei zerbitzua emateaz gain.

MONDRAGON Health MONDRAGON Korporazioko unitate estrategikoa da, Osasunaren Sektorearen garapenean lider izan nahi duena, lankidetzaren bitartez irtenbide integralak sortzea bultzatuz.

Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa

Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak

Ekipo automatikoak ospitaletako farmazia zerbitzuentzat.