Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
"Gobernuaren neurriak betetzen oso finak dira txinatarrak"

Errekan iazko urrian ekin zioten Txinan ekoizteari. Eta ordutik bertan dago Xabier, hango proiektua lideratzen. Lantegia Zhuhai hirian daukate, Guangdong probintzian, hegoaldean, Wuhan-etik 1.000 kilometrotara. Baina eragin die koronabirusaren kontuak.
Noiztik zaudete lanean?
Otsailaren 10ean hasi ginen, aurreikusi bezala. Baina horretarako neurri batzuk hartu behar izan ditugu.
Zer motatako neurriak?
Maskarak beharrezkoak dira, kaletik eta enpresan, jenderik ez dagoen lekuetan izan ezik. Maskaren stock minimoa 5 egunetako beharrak asetzeko bestekoa izan behar da. Halaber, lantegiaren sarreran tenperatura erregistroa jarri behar izan dugu eta eskuak garbitu behar ditugu lantegira iritsi bezain laster. Gainera, langileek eskuekin sarri ikutzen dituzten elementuak (ateak, makinak, tresnak…) egunero 2 aldiz alkoholarekin garbitu behar ditugu. Eta kartelak tokian tokiko neurriak gogoratuz.
Neurri horiek betetzen dituzuela, nola adierazten duzue?
50 langiletik beherako enpresetan, neurriak hartu direnaren argazkiak/ebidentziak gobernuko arduradunei bidaltzearekin nahikoa da ekoizten hasteko oniritzia jasotzeko. 50 gorakoetan bestelako protokoloa dago, zorrotzagoa.
Pertsonalki nola ari zara bizitzen egoera hau?
Pasa den astelehenetik aurrera hobeto nago, lanera etortzeko aukera dugulako, baina 10 egun etxean sartuta igarotzea osasuntsu egonda gogorra izan da. Oraindik ezin gara kirola egitera irten, ezta lagunekin elkartu, baina espero dugu apirila/maiatzean, Txinako alde honetan, behin tenperaturak gora doazenean, normaltasunera bueltatzeko gai izatea. Ordurarte, egoera onartu eta ohitu beharko gara.
Bestalde, bada zerbait bereziki harritu zaituena?
Aipatzekoa da txinatarrek duten heziketa gobernu txinatarrak ezartzen dituen neurri zorrotzei kasu egiteko.