Giza garapenean isiltasunak duen garrantziari buruzko jardunaldia

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Fakultateak giza garapenean isiltasunak duen garrantziari buruzko jardunaldia antolatu du maiatzaren 25erako.
Card image cap
2018/05/09

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, isiltasunari buruzko jardunaldia egingo dute maiatzaren 25ean Eskoriatzako campusean.

Fakultateko Hezkuntzako graduan isiltasunaren gaia lantzen dute: Norberaren zaintzarako hezkuntza ikasgaiaren barruan.

“Isiltasunaren bidean: gizakiaren garapen integralaren gakoen inguruko gogoetak” topaketan hiru aditu izango dira partaide:  Halil Bárcena, islamismoan eta sufismoan aditua, Bartzelonako Institut d’Estudis Sufí erakundeko zuzendaria, arabiar filologian doktorea eta Kataluniako eta Turkiako zenbait unibertsitatetako kolaboratzailea; Teresa Guardans, filologoa eta Humanitateetan doktorea, irakaslea eta ikertzailea CETR zentroan; eta María Toscano, Filosofian doktorea, Isabel la Católica institutuko katedradun ohia, eta irakasle Comillaseko Unibertsitatean.

Jardunaldiaren helburuak dira: jakintzaren tradizioko ekarpen batzuk biltzea, barnekotasunak gizakiaren garapenean duen garrantziaz gogoeta egitea, isiltasuna lantzearen xede soziopolitikoa aztertzea eta arretazko begirada lantzearen balioa ezagutzea.  

Jardunaldia irekia izango da, baina parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez izena eman beharko dute maiatzaren 21a baino lehen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfYStuVQUYbNst5Djt7Ze0WWg6tFPZQs4Ta6l6jbPTqH1znmg/viewform?usp=sf_link

Egitaraua

  • 09:00 Ongietorria.
  • ·09:10 Jardunaldiaren aurkezpena.
  • ·09:30 Teresa Guardans: El cultivo de la mirada atenta: silencio y desarrollo humano (Arretazko begirada lantzea: isiltasuna eta giza garapena).
  • 10:45  Atsedenaldia.
  • ·11:15 Halil Barcena:  Silencio, hálito y palabra. Tres modos de cultivo interior (Isiltasuna, arnasa eta hitza. Barne-lanketarako hiru modu).
  • 13:00 Bazkaria.
  • ·14:00 María Toscano: Hacia una Espiritualidad Existencial (Espiritualtasun existentzial baterantz).
  • 15:30 Mahai-ingurua: María Toscano, Halil Barcena, Joxe Arregi.
  • 16:45 Ekitaldi artistikoa

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea