Gaztenpresak 415 enpresa eta 812 lanpostu berri sorrarazi ditu 2018an

Sortu zenetik 5.325 enpresa sortu dira LABORAL Kutxaren enplegu-fundazioaren laguntzari esker. Eta, enpresa horien bidez, 9.566 lanpostu sortu dira.
Card image cap
Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua; Ibon Urgoiti, Gaztenpresako presidentea; eta Inma Ramos, Gaztenpresako zuzendaria.
2019/05/09

Gaztenpresaren eginkizuna da ideia on bat ere ez gelditzea enpresa bihurtu gabe, aholkularitzarik edo finantzaketarik ez izateagatik. 2018ko ekitaldiaren itxierako datuen arabera, Gaztenpresak 415 enpresa berri sorrarazi zituen iaz, eta haiei esker 812 lagunek aurkitu zuten lanpostua. Eginkizuna beteta.
Ibon Urgoitik, Gaztenpresa Fundazioko lehendakariak; Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuak; eta Inma Ramosek, Gaztenpresako zuzendariak, Bilbon aurkeztu dute Fundazioak 2018an zehar burututako jardueraren laburpena.

Gaztenpresak enpresa berria sortzeko aholkularitza eskaintzeaz gain, finantziazio iturri onenak definitzen eta enpresaren egonkortasunerako ere eskaintzen du laguntza.

Gaztenpresako lehendakaria izan da parte hartzen lehena, eta eginiko lana eskertu eta lanpostu berrien garrantzia azpimarratu du: «Oraindik jende askok aurkitu behar du lan-irtenbide duina, horregatik Gaztenpresaren eginkizunak indarrean jarraitzen du». Era berean, Ibon Urgoitik nabarmendu du, «ideia onak funtsezkoak direla, baina atzean dagoen pertsona dela erabakigarriena». Ildo horretan, Gaztenpresak balio bereizgarria duela azaldu du: «Ekintzailetzaren fase guztietan laguntzen diegu pertsonei: bideragarritasun-azterketan, negozio-planean, tramiteetan, diru-laguntzetan, finantzaketan eta finkapenean».
Ondoren, Beatriz Artolazabal sailburuak honela definitu du ekintzailetza: «autoenplegurako eta aberastasuna sortzeko bidea». Haren hitzetan, «ekintzaile-kultura sustatzea, ekiteko gaitasuna sendotzea, masa kritikoa handitzea eta finantzaketarako eta merkatuetarako sarbidea ematea enpleguaren alorrean ditugun helburu estrategikoetako batzuk dira, eta hala jasotzen da indarrean ditugun plan eta estrategietan». Gainera, sailburuak nabarmendu duenez, «ekintzailetzak iraupen luzeko ahalegina eskatzen du, horregatik erakundeen, hezkuntzaren eta enpresaren alorretako eragile guztiok ekintzaileei laguntzen jarraitu behar dugu».
Esku-hartzeen txanda amaitzeko, Inma Ramosek, Gaztenpresako zuzendariak, Fundazioaren lorpen eta erronka nagusien laburpena egin du.
Ekintzailetza 4 etapatan
Gaztenpresak 4 programa bereizten ditu bere jardueraren egituran: sorrera, finantzaketa, finkapena eta Mentoring programa.
Lehen atala eta atal nagusia enpresak sortzea da. Gaztenpresak 1994an ekin zion lanari, eta ordutik, 5.325 enpresa sortu dira LABORAL Kutxaren enplegu-fundazioaren laguntzari esker. Eta, enpresa horien bidez, 9.566 lanpostu sortu dira.
Finantzaketak ere berebiziko garrantzia du ekintzailetza-proiektu guztietan. Horregatik, proiektu bakoitzaren beharrak baloratzeko eta finantzabiderik egokienak finkatzeko plana egiten laguntzen du Gaztenpresak. 2018ko datuen arabera, enpresa berriak abian jartzeko egindako batez besteko inbertsioa 70.452 eurokoa izan da. Zenbatekoen erdia ekintzaileen baliabide propioen bidez bete da, eta gainerakoa banku-finantzaketaren bidez. Oro har, 2018ra arte emandako maileguen bolumena 152 milioi eurokoa izan da, eta 2018an emandakoena 13,5 milioikoa.
Negozio baten lehen pausoak zailak izaten dira, eta porrot egiteko arrisku handia egoten da lehen urteetan. Horregatik, abian jarritako enpresei finkatzen ere laguntzen die Gaztenpresak.

2018an zehar 432 kontsulta artatu ditu Consulting Pro zerbitzuak, eta eguneroko gestioan sortzen diren zalantzak argitu legearen, zergen eta abarren alorreko gaiei buruz.

Era berean, 75 tailer eta mintegi egin dira urtean zehar, eta 850 lagunek baino gehiagok hartu dute parte horietan.
Azkenik, Gaztenpresaren Mentoring programa atal berezitua da Fundazioak betetzen duen laguntza-eginkizunaren barruan. Gaztenpresak plan pertsonalizatua finkatzen du laguntza behar duten proiektuei laguntzeko. Ekintzailetzan eta enpresa-gestioan esperientzia duen profesional aditu batek lagundu, egiaztatu eta erabakiak hartzeko indarra ematen dio ekintzaileari, haren gestio-trebetasunak hobetzeko. Lagun egiteko edo mentoring-eko 27 harreman formal ezarri dira 2018an.

Boluntarioak ekintzaileen zerbitzuan



2018an lagundutako pertsonen profilari dagokionez, gehienak gizonezkoak izan dira (% 57), batez beste 38,5 urtekoak eta unibertsitate-ikasketarik gabekoak (% 74).
Ekintzailetza sustatzea
Gaztenpresaren helburuetako bat espiritu ekintzailea sustatzea da, enplegua sortzen eta finkatzen laguntzeko. Fundazioak sariak babesten ditu eta ekitaldietan parte hartzen du bere lana ekintzaileei ezagutarazteko, edozein adinekoak direla ere. Hala, adibidez, 2018an zehar 20 ekitaldi eta saritan baino gehiagotan parte hartu du Gaztenpresak. Horien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
-BVENTURE: Ekintzailetzaren inguruko urteko elkargune nagusietako bat startup-entzat eta softwareko, marketin digitaleko, crowfunding-eko eta proiektuak azkartzeko enpresentzat.
-START Innova Summit Educa: Batxilergoko edo lanbide-heziketako ikasketak egiten ari diren 16-17 urteko gazteengan ekintzailetza sustatzeko programa da eta ikastetxeetan eskaintzen da.
-Gaztenpresa Mentoring topaketa: Mentoring programetan parte hartzen duten pertsonentzako elkargunea. Ilusionatzeko, motibatzeko, laguntzeko eta ezagutza eta esperientzia partekatzeko foroa da.
-WATS “Balioak eta Kirola”: Hezkuntzaren bidez eta gaitasunak eta balioak ikasteko ingurune berritzaileak sortuz, indarkeria kirolaren arlotik desagerraraztearen aldeko ekimena da.
Esteka: Memoria 2018

Banketxea