TUlankide MONDRAGON

Gaiak

‘Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea”

2019/03/04

"Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea" izeneko jardunaldia antolatu zuen iragan martxoaren 1ean KoopFabrikak Arantzazun (Oñati), Gandiaga Topagunean.

Gehiago irakurri

Sinfonia Kooperatiboaren bira arrakastarekin abiatu da Arrasatetik

2019/02/24

Humanity at Music, sinfonia kooperatiboaren zuzeneko ikuskizuna arrakastarekin abiatu da Arrasateko Amaia Antzokitik. Bi egunez mila lagun gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera.

Gehiago irakurri

'Humanity Herriz herri' ekitaldia prestatzeko entsegu orokorrak abian dira Arrasaten

2019/02/14

Iubilo Bilbaoko, Goikobalu abesbatzetako eta Arrasate Musikaleko orkestrako ehun bat lagun baino gehiago batu ziren atzo MONDRAGONek antolaturiko Sinfonia Kooperatiboaren lehen entsegu orokorrean. Otsailaren 22an eta 23an Amaia Antzokian aurkeztuko da, lehenengo aldiz, Humanity at Music.

Gehiago irakurri

Humanity Herriz-herri Arrasate, sinfonia kooperatiboaren sarrerak salgai

2019/02/08

'Humanity Herriz-Herri Arrasate' ekitaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude Arrasateko Udaleko webgunean, Amaia Antzokiko sarrerak loturan.

Gehiago irakurri

Bagarak amaiera eman dio hamar urteko ibilbideari

2019/02/01

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, agur esan dio Bagarak Debagoieneko gizarteari, baina argi geratu da urte horietan guztietan egindako lanak jarraituko duela. Arrasateko Kulturaten egin den Mugarri berrien bila ekitaldia Tobera formatuan egin da eta antzezlanean Bagarak bere ibilbidean egindako lana epaitu dute.

Gehiago irakurri

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizio arrakastatsua

2019/01/19

200 gazte inguruk hartu dute parte ULMA Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolanek antolatutako torneoan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean

Gehiago irakurri

Urtzi Amiano: "Erreferentziazko futbol txapelketa bilakatu gara"

2019/01/04

Gabonetako emakumezkoen futbol txapelketak 450 neska eta talde ugari batu ditu Arrasateko Mojategiko kirol gunean. Hamalaugarren edizioan Debagoieneko taldea izan da senior txapelketako garaile, Realari eta Eibar taldeari gailenduz. Aurreneko aldia da Debagoieneko taldea irabazle suertatzen dena. Urtzi Amiano da Arizmendi Kirol Elkarteko arduraduna eta txapelketaren antolatzaileetako bat. Hark egin digu balorazioa.

Gehiago irakurri

Otsailaren 22an eta 23an ‘Humanity Herriz Herri’ Arrasaten

2018/12/26

‘Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa’ egitasmoaren bertatik bertarako bertsioak Arrasaten izango du lehenengo hitzordua. Amaia Antzokian izango da, otsailaren 22an eta 23an -ostiral eta zapatuan- eta Arrasate Musikalen orkestrak jarriko dio musika sinfonia kooperatiboari.

Gehiago irakurri

Abenduaren 27an eta 28an Emakumeen XIV. Futbol Txapelketa Arizmendiren eskutik

2018/12/19

Aurten, aurreko edizioetan ez bezala, Arrasateko Mojategi futbol zelaian jokatuko da Arizmendi Kirol Elkarteak sustatutako Gabonetako Emakumeen Futbol txapelkaren hamalaugarren edizioa. Lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan futbol 8ko txapelketa egingo da abenduaren 27an. Senior mailan futbol 11ko goi mailako triangular bat jokatuko da abenduaren 28an: Erreala, Eibar eta Bergara, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaletako neskek osatzen duten Debagoieneko Selekzioa.

Gehiago irakurri

Zu ere izan zaitezke kooperazio kooperatiboko agente aktibo

2018/12/11

Mundukide Fundazioak bi pertsona kontratatu nahi ditu Brasilgo bi Estatutan abian dituen programak koordinatzeko. Garapen sozioekonomikoa sustatu eta antolakuntza indartu, horiexek dire programen helburuak.

Gehiago irakurri

Laboral Kutxak eta Euskadi Fundazioak hitzarmena sinatu dute oinarriko txirrindularitza sustatzeko

2018/12/04

Euskadi Fundazioaren inguruko harrobiko txirrindularitza babestera mugatuko da lankidetza: kadeteak, gazteak eta 23 urtez azpikoen elite mailako taldeak, emakumezko zein gizonezkoetan.

Gehiago irakurri

Mundukidek eta Laboral Kutxak Mozambiqueko nekazarien aldeko kanpaina jarri dute abian

2018/12/04

Gabonetako urteroko kanpaina honen bitartez, Laboral Kutxak Mundukidek Mozambiqueko iparraldean duen proiektuarekin bat egiten du.

Gehiago irakurri

MONDRAGONek letra eta musika jarri dizkio Esperientzia Kooperatiboari

2018/11/29

"Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa" proiektua aurkeztu da, Esperientzia Kooperatiboaren gaineko liburua eta kooperatiben musika banda izango dena.

Gehiago irakurri

“Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz” hitzaldia

2018/11/09

Daniel Innerarity filosofoak eskainiko du hitzaldia, Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena dela eta.

Gehiago irakurri

Lasterketa bat baino askoz gehiago

2018/10/21

Mundukidek antolatzen duen lasterketa solidarioaren laugarren edizioak berrehun kooperatibista baino gehiago batu ditu Ukulun (Aretxabaleta). Eguraldi eta giro bikainaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu diren guztiek. Kirol arloan, Fagor Ederlan Tafallako taldea izan da azkarrena.

Gehiago irakurri

"Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronkak", aurtengo Enpresarean Azokan

2018/10/12

MONDRAGON Korporazioko ordezkaritza zabala izango da aurtengo Enpresarean Azokan. Besteak beste, Iñigo Larreak, MONDRAGONeko talentuaren gestioaren zuzendariak; Nuria Agirrek, Laboral Kutxako pertsonen gestioko arduradunak; eta Ibon Zugastik, LKS eta Prospektikerreko kideak parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Silvia Trigueros lasterkariak eta Beñat Arnaiz trialtletak bat egin dute Mundukideren lasterketarekin

2018/10/10

Kooperatiben arteko lasterketa solidarioa urriaren 21ean jokatuko da Urkuluko urtegian. Hala, kooperatiba askok eman dute izena dagoeneko lasterketan parte-hartzeko, eta gure komunitateko kirolari ezagunek ere bat egin dute Mundukiderekin.

Gehiago irakurri

Arrasate, kooperatibagintzaren erakusleiho

2018/10/04

Lau egunez, astelehenetik gaur arte, Bilbon ospatzen ari den GSEF 2018k Arrasatera erakarri ditu esperientzia kooperatiboan interesa duten ehunka lagun. Bisita guztiak Kulturaten hasi dira, Udalak antolatutako erakusketan, eta bertatik zenbait kooperatibetara abiatu dira ondoren, besteak beste, Fagor Arrasatera eta Arizmendi Ikastolara.

Gehiago irakurri

Ekonomia Sozialaren Foroan MONDRAGON protagonista izaten ari da

2018/10/02

MONDRAGON Korporazioko presidente Iñigo Ucinek, besteak beste, Bartzelona, Seul, Madril eta Bilboko Udaletako ordezkariekin parte hartu du ekonomia sozialak udal politiketan izan dezakeen onuren inguruan eginiko mahai-inguruan. Era berean, New York-eko eta Bartzelonako alkate ordeek Arrasateko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzera etorri dira.

Gehiago irakurri

Arrasatek ere 2018ko gizarte ekonomiaren mundu mailako Foroa ospatuko du

2018/09/26

Urriaren 3an eta 4an Bilboko kongresuko bisitarientzat Arrasateko gizarte ekonomia ezagutzeko lau bisita edo ibilbide tematiko desberdin eskainiko dira. Herritarrek, halaber, urrian zehar Arrasateko gizarte ekonomia ardatz duen Kulturateko Klaustroko erakusketa bisitatzeko aukera izango dute, hilaren 8tik 28ra bitartean.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 18 Min: 4
Max: 13
Asteartea 19 Min: 6
Max: 13
Asteazkena 20 Min: 4
Max: 13
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak