TUlankide MONDRAGON

Gaiak

Mundukidek erakusketa ibiltaria jarri du martxan elkartearen jarduera erakusteko

2015/04/28

Urtemuga aprobetxatuz , erakusketa ibiltaria jarri du martxan elkartearen jarduera erakusteko eta bide batez, GGKEko bazkide kopurua handitzeko helburuarekin . “ Batu taupadara” da kanpainaren slogana. Dagoeneko ikusgai egon da Korporazioko eta LABORAL Kutxako egoitzetan. Aste honetan IKERLANen dago.

Gehiago irakurri

Arrasaten ere omenaldi beroa jaso du Arizmendiarrietak

2015/04/27

Pasa den astean Donostian eta Markinan izandako omenaldi ekitaldien ondoren, atzokoan Arrasaten ekarri zen gogora Arizmendiarrieta eta berak egindako lana. Donostiako gotzainak meza eman eta gero, ekitaldi xumea eskaini zitzaion Eskola Politeknikoko lorategian. Ekitaldiekin jarraituta, asteazkenean Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du eta aurretik Emilia BEAk hitzaldia eskainiko du Garaia Berrikuntza Gunean.

Gehiago irakurri

Arizmendiarrietaren esaldiak eta gauzatutako ekintzak twitterren

2015/04/22

Arizmendiarrietaren mendeurrena betetzen den egun honetan, ondorengo mikropublikazioak batu ditugu Storify batean.

Gehiago irakurri

Gaur betetzen da Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena

2015/04/22

1915eko apirilak 22. Gaur bezalako egunez, orain dela 100 urte, jaio zen Barinagan (Bizkaia) Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ideologoa, Jose María Arizmendiarrieta Madariaga.

Gehiago irakurri

Kursaala goraino bete zen Arizmendiarrietaren omenez eginiko kontzertuan

2015/04/20

Pasa den ostiralean, apirilak 17, 1.800 pertsona inguru izan zen Kursaalen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoiak eskainitako kontzertuan.

Gehiago irakurri

EHUk lehenengo Zinema Astea antolatu du, gizarte ekonomiari buruz

2015/04/17

EHUk lehenengo zinema astea iragarri du, eta apirilaren 20tik 23ra ospatuko da Unibertsitate Publikoaren Carlos Santamaría eraikinean, Donostian. Lehenengo edizio honetan landuko diren gaiak gizarte ekonomia eta solidarioa dira.

Gehiago irakurri

Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua gaur Kursaalean

2015/04/17

Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira, urtean zehar gauzatzen doazenak. Horien artean, berebiziko garrantzia du gaur Donostian eskainiko den kontzertuak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoiaren eskutik.

Gehiago irakurri

On Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko erakusketa ireki da Arrasaten

2015/04/13

San Juan Batailatzailearen parrokian dago erakusketa eta datorren maiatzaren 11a bitartean bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Gehiago irakurri

Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena dela-eta, webgune berria abian

2015/03/23

“On José María”-ren eragina eta pentsakera azaldu eta zabaltzeko asmoarekin sortu dute webgune berria.

Gehiago irakurri

Beñat Arzadun: "Mozambiken Mundukiderekin lanean ari diren nekazarien bizitza kalitatea asko hobetu da azken hamar urteotan"

2015/03/17

Mundukidek 2001ean jarri zuen abian Marrupako proiektua, Mozambiken. Erakundeak ordurarte martxan jartzen zuen aurreneko egitasmoa izan zen eta urte hartan bertan iritsi zen Beñat Arzadun kooperantea Mozambikera. Arzadun 2002tik burubelarri ari da nekazaritza arloan hamaika proiektu sustatzen eta pozik dago orain arteko emaitzekin. Otsailean gure artean izan zen, zenbait hitzaldi egin zituen eta Madrilen ere izan zen gestioak egiten. “Sekulako garapena izan du gure proiektuak Mozambiken eta etorkizunera begira ere lan asko dugu egiteko. Kooperatibista ikuspegitik lanak duen balioa bertako nekazariei helarazi nahi diegu”. Proiektuaz oro har eta kooperatiben ekarpen ekonomikoaz aritu gara Beñat Arzadunekin.

Gehiago irakurri

"Erreminta informatikoari esker berme osoko datu base bat izango dute nekazariek"

2015/01/15

Ander Arandia Mondragon Unibertsitateko ikaslea da eta Mundukide erakundearen bitartez karrera amaierako proiektua egiten ari da Brasilen, Paranako Laranjeiras do Sul-en. Erreminta informatiko bat inplementatuko du bertako nekazariek bermezko datu base bat izan dezaten. TU lankidek Anderrekin egoteko aukera izan du.

Gehiago irakurri

Brasilgo proiekturako enpresa teknikaria behar du Mundukidek

2015/01/07

Brasilgo Paraná Estatuan sustatzen ari den garapen sozioekonomikorako egitasmoan dauden eta sortzen diren enpresa eta aktibitateen prozesu kooperatibo eta teknikoak laguntzeko teknikaria kontratatu nahi du Mundukidek. Paranako proiektuaren administrazio orokorra eramango duen pertsonaren bila dihardu Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

Gehiago irakurri

Mozambikeko nekazariei laguntzeko mikrokreditu kanpaina jarri du martxan Mundukidek

2014/12/18

Mundukide fundazioa, MONDRAGON Korporazioari lotutako Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta jarduera kooperatibistatik abiatuta hegoaldeko herrien autogestio ahalmena garatzearen alde egiten du lan."Zabaldu iturria” lelopean mikrokreditu kanpaina jarri dute abian Laboral Kutxarekin lankidetzan. Ekintza honen helburua ur motoponpak eskuratu ahal izateko kredituak lortzea da, Mozambike iparraldean kokatuta dagoen Marrupa eskualdeko nekazari familiei laguntzeko asmoz.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioko bederatzi erakunde aurtengo BIKAIN ziurtagiridunen artean

2014/11/17

Ziurtagirien banaketa ekitaldia bihar egingo da Donostian, Victoria Eugenia Antzokian.

Gehiago irakurri

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eskarien gainean egindako adierazpena

2014/10/27

Jakinarazten du ezin dizkiela haien eskaerei erantzun, eskaerak bere izaera eta errealitatetik kanpo daudelako.

Gehiago irakurri

Forokoop-eko VIII. jardunaldiak “2011-2020 hamarkada kooperatiboa” izan zuen gai nagusi

2014/10/24

Edizio honetan kooperatibismoak azken hamarkadaren zehar bizi izan dituen gorabeherak aztertu ziren eta etorkizunean funtsezkoak izango diren faktoreen inguruko gogoera egin zen.

Gehiago irakurri

Urriaren 22an egingo da Bilbon Forokoopen zortzigarren jardunaldia

2014/10/16

Kooperatiba-eztabaidarako foroak hamarkada kooperatibo baten inguruko hausnarketa sustatuko du aurtengo Forokoop ekitaldian. Bilbon izango da hitzordua, urriaren 22an, EHUko Bizkaia aretoan. Besteak beste, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira goiz osoan zehar.

Gehiago irakurri

Arizmendiarrietari buruzko erakusketa ireki da Donostian

2014/06/20

Koruko Andre Mariaren basilikan irekiko da erakusketa eta aukera izango da bisitatzeko udazken bukaera arte. Arizmendiarrieta jaio zeneko mendeurrena betetzen dela eta ireki da erakusketa hau.

Gehiago irakurri

Copreciko neskak bigarren sailkatu ziren enpresa lasterketan

2014/05/26

Itziar Mendieta Berasaluzek, Guruzne Antxia Unzuetak, Maitane Iñurrieta Galarrak eta Lurdes Larrañaga Iturbek osatutako laukoteak bigarren postua eskuratu zuen Donostian jokatutako enpresa lasterketa 'ospetsuan'. Guztira 1.090 kirolarik esku hartu zuten, eta Copreciko laukoteak soilik emakumeek osatutako taldeen lasterketan eskuratu zuen zilarrezko domina. Guztira 16 talde aritu ziren nor baino nor kategoria horretan.

Gehiago irakurri

“Arizmendiarrietak zer pentsatzen zuen jakiteko oso garrantzitsua litzateke zeren kontra zegoen jakitea”

2014/05/22

Joxe Azurmendik Arizmendiarrietaren pentsamenduaren gaurkotasuna izan zuen ardatz Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko Batzar nagusiaren ostean eskainitako hitzaldian. Hainbat hausnarketa eskaini eta elkarbanatu zituen. Hona hemen TU Lankideri eskainitako elkarrizketaren pasarte bat.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 18 Min: 14
Max: 34
Asteazkena 19 Min: 14
Max: 26
Osteguna 20 Min: 14
Max: 20
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak