Finantzen Foroaren laugarren edizioa egin da

"Kudeaketa Finantzarioa aldaketa garaian" lelopean egin berri da Finantzen Foroa Arantzazuko Gandiaga topagunean. Jardunaldiak balio izan du gaur egungo erronken gainean hausnartzeko.
2018/10/26

Arantzazuko Gandiaga Topagunean (Gipuzkoa) egin zen atzo MONDRAGONeko Finantzen Foroa. Arlo finantzarioan diharduten 100 bat pertsona batu ziren, eta finantzen arloko kontu ezberdinez jarduteko aukera izan zuten. Aurten, Foroaren izenburua izan da honako hau: "Kudeaketa Finantzarioa aldaketa garaian".

Belen Kortabarriak, MONDRAGONeko Kudeaketa Finantzarioko zuzendariak eman zion hasiera foroari. Hala gogorarazi zituen zeintzun diren finantzazio korporatiboaren estrategiaren jarraibide nagusiak. Errekurtso propioak, dibertsifikazio finantzarioa, arrisku finantzarioen gestio globala eta interkooperazioko baliabide eta fondoen egituraketa berriak izan zituen hizpide.

Belen Kortabarriaren ondoren, Bankinter-eko Ramon Forcadak eta Deloitte-ko Miguel Briones-ek hartu zuten hitza. Briones "Funtzio Finantzarioaren etorkizunaz" aritu zen.

Aldaketaren gestioa

Yoseba Jainagak Ausolaneko zuzendari orokorrak Ausolan Taldean burutzen ari diren aldaketa esperientziak aipatu zituen. Jainagak, besteak beste, gardentasuna, komunikazioa, dibertsifikazioaren aldeko apustua moduko kontzeptuak aztertu zituen.

Iñigo Ucinek ere hartu zuen hitza. MONDRAGONeko presidenteak gaur egungo gizartean gertatzen ari diren aldaketak izan zituen hizpide, globalizazioak eragiten dituen aldaketak eta etengabeko transformazio prozesuak, bai produktu, bezero, sektore eta merkatuetan. "Arrisku horiei aurre egiteko dibertsifikazioa ezinbestekoa da" esan zuen MONDRAGONeko presidenteak.

Ekitaldiari Pilar Jericok eman zion hitza. Negozio eskolako irakaslea da eta konferentzia ugari eskaintzen ditu. 

Ekitaldiko argazki bilduma.