TUlankide MONDRAGON

Finantzak

LABORAL Kutxak 1.000 milioi euro bideratu ditu enpresentzat aurrez emandako finantzaketa-lerroetara

2014/07/10

Entitateak berrikuntza ezarri du enpresen bankaren merkatuan, jarduera hori partikularren bankan ohikoa bada ere, berria baita enpresen bankan. Merkaturatze horren helburua da LABORAL Kutxaren bezeroen proiektu bideragarri guztiek finantzaketa eskuratzea.

Gehiago irakurri

LABORAL Kutxak webgune berria estreinatu du eta banka mugikorra berritu

2014/07/03

Responsive diseinuari esker, ataria eroso bistara daiteke tamaina guztietako tableta eta smartphoneetan. Horretaz gain, banka mugikor berrituarekin, minutu batean berehalako kreditua lortu ahal izango dute bezeroek, telefonoaren bidez.

Gehiago irakurri

Fitch-ek LABORAL KUTXAren ratinga hobetu du, nazioartekotu ez diren Estatuko entitateen kalifikaziorik onena emanez

2014/06/27

Fitch kalifikazio-agentziak berretsi egin ditu iragan maiatzean aurreratutako aurreikuspenak. Orduan zioenez, Espainiako eta, geroago, Euskal Autonomia Erkidegoko ratingen hobekuntzaren ondorioz, finantza-entitate jakin batzuen kalifikazioak hobetu egingo zituen.

Gehiago irakurri

LABORAL Kutxak 37,3 milioi euroko mozkin bateratua lortu du 2014ko lehen hiruhilekoan

2014/05/12

Hiruhileko honetan, interes-tasak oso txikiak izan dira eta negozio-bolumenek behera egin dute, oro har. Horrek nabarmen eragin dio mozkinen sorkuntzari. Testuinguru horretan, balantze orekatua du kreditu-erakundeak: 24.599 milioi euroko aktibo osoak, kapitalizazio-maila handia eta kreditu-zorroaren hornikuntza-maila onak lortu ditu. Entitateak likidezia maila bikaina du, eta %106,4ko kreditu eta gordailu ratioa lortu du.

Gehiago irakurri

Seguros Lagun Arok 23,2 milio euroko mozkina izan du 2013an

2014/04/11

Seguros Lagun Arok 2013an 23,2 milioi euroko zerga aurreko mozkin arrunta izan du, hau da, aurreko urtean baino % 15,4 handiagoa. Fakturazio osoarekin alderatuz gero, 111,3 milioi Seguros Lagun Aro, S.A.renak dira. (2012. urtekoarekin alderatuta, % 5,4ko jaitsiera) eta 73,3 milioi Seguros Lagun Aro Vida S.A.renak (2012. urtekoarekin alderatuta, % 19,3ko hazkundea).

Gehiago irakurri

Astelehenean, martxoaren 31n egingo da Lagun-Aro EPSVko Batzar Orokorra

2014/03/28

Ohiko batzar orokorra izango da, urtero erakundeak egiten duena. Aztertuko diren gaiak ere ohikoak izango dira, eta oraingoan ez da proposatuko araudi aldaketarik.

Gehiago irakurri

LagunArok identifikazio txartel berria du

2014/03/25

Txartelaren bitartez sistema berria ezartzen da eta LagunArok orain arte erabili dituen bolanteak ordezkatuko ditu. Apirilean aktikatuko da.

Gehiago irakurri

LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 211 enpresaren sorkuntza sustatu zuen 2013an

2014/03/19

Guztira, iaz, Gaztenpresa Fundazioak 389 lanposturen sorkuntza sustatu zuen. Araban 116, Gipuzkoan 117, Bizkaian 180 eta Nafarroan 45. Datuak aintzat hartuta, lanean hasitako pertsonen %47 emakumeak ziren eta %53 gizonezkoak. Ekintzaileen batezbesteko adina 38 urtekoa da, eta sektoreei jaramon eginez gero: %59k zerbitzuetan dihardu, %35 merkataritzan eta %6 bestelako sektoreetan. Guztira, batezbesteko inbertsioa 52.700 eurokoa izan zen eta mailegua 38.100 eurokoa.

Gehiago irakurri

LABORAL Kutxak 104,3 milioi euroko mozkina izan zuen 2013an

2014/02/21

Finantza-negozioa gestionatzeko egoera konplexu honetan, negozio-bolumenak oro har jaitsi direlarik, interes-tasak minimo historikoetan daudelarik eta berankortasun-mailak goian jarraitzen duelarik, bat egiteko prozesua burutu ondorengo lehen ekitaldi osoa 24.612 milioi euroko aktiboekin itxi du kreditu-kooperatibak. Are gehiago, datuek balantze orekatua erakusten dute, kapitalizazio- eta hornikuntza-maila altuarekin.

Gehiago irakurri

LABORAL Kutxak Tribuaren Berbak babesten du, astean behin euskararen bitxikeriak ezagutarazten dituen programa ETBn

2014/02/19

Urte-hasieratik, ETB1eko Tribuaren Berbak programa babesten du LABORAL Kutxak. Kike Amonarrizek zuzentzen eta aurkezten du, euskararen eta komunikazioaren inguruan, eta hizkuntza horren alderdirik interesgarri eta ezezagunenak modu atseginean erakustea du xede.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Larunbata 4 Min: 3
Max: 22
Igandea 5 Min: 9
Max: 21
Astelehena 6 Min: 8
Max: 14
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak