Fagor Industrial S.Coop. Onnera Group S.Coop. izango da etorkizunean

Kooperatibak, bere 50. urteurrenean, fundatzaileak omendu ditu eta izen berria hartzeko erabakia hartu du: Onnera Group S.Coop.
Card image cap
2024/05/30

Joan den ostiralean, maiatzaren 24an, Fagor Industrial S.Coop-eko bazkideen Batzar Nagusia egin zen Oñatin, 359 pertsona bertaratu zituena. Kooperatibaren komunitatearentzat mugarri den urteroko ekitaldi hau, are garrantzitsuagoa izan zen aurtengoan. Izan ere, erakundearen lorpen eta aurrerapen esanguratsuak partekatzeaz gain, 50.urteurrena ere ospatu baitzuten, bazkide fundatzaileei omenaldi hunkigarria eginez.

Onnera Group-ek bihotz-bihotzez eskertzen ditu bere talde osoaren parte-hartze aktiboa eta etengabeko babesa. Kooperatibak bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin konprometituta jarraitzen du, etorkizunari baikortasunez eta ausardiaz begiratuz

Batzarrean, 2023ko ekitaldiko emaitza ekonomiko-finantzarioak aurkeztu ziren eta, 370 milioi euroko fakturazio-zifrarekin batera, % 12,6ko Ebitda nabarmendu zen. Datu horiek taldeko kide guztien ahalegina eta konpromisoa erakusten dute, baita merkatu lehiakor batean egindako lanaren sendotasuna ere. Egoera ekonomikoa aztertzeaz gain, kooperatibaren izen soziala aldatzeko egindako bozketak ere bihurtu zuen berezi aurtengo batzarra. Bazkideek gehiengo zabalarekin onartu zuten Fagor Industrial S.Coop. etorkizunean Onnera Group S.Coop. deitzea. Aldaketaren xedea egungo egitura korporatiboa hobeto islatzea da, Taldeak  hainbat marka komertzial eta filial barne hartzen baititu. Eguneratze horrek identitate korporatiboa modu argian eta eraginkorrean komunikatzen lagunduko du.

ULMA omenaldia3.jpg

Fagor Industrialeko (etorkizunean Onnera Group) fundatzaileek Batzar Nagusiko txalo zaparrada hunkigarri eta beroena jaso zuten. Haiek egindakoa eta martxan jarritako proiektu kooperatiboa balioan jarri zuten gaur egungo bazkideek. Txaloez gain, lora sorta bana jaso zuten orain 50 urte protagonistek. 

Aldaketaren bitartez, honako helburu hauek azpimarratu nahi dira: merkatu globaleko presentzia indartzen jarraitzea eta marka komertzialen kudeaketa hobetzea, hala nola, Fagor Professional, Edenox, Asber, Efficold, Danube, Domus, Primer eta Onnera Contract markena. Onnera Group-ek bihotz-bihotzez eskertzen ditu bere talde osoaren parte-hartze aktiboa eta etengabeko babesa. Kooperatibak bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin konprometituta jarraitzen du, etorkizunari baikortasunez eta ausardiaz begiratuz.

Onnera Group

MONDRAGON Korporazioaren parte den nazioarteko enpresa-taldea da, eta jatetxe-arlorako, garbiketarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamendu-soluzioak eskaintzen ditu. Hainbat marka hartzen ditu barne: Fagor Professional, Asber, Edenox, Efficold, Danube, Domus, Primer eta Onnera Contract. Bere produktuak bost kontinenteetan merkaturatzen dituen talde globala da. 7 fabrika ditu munduan zehar estrategikoki banatuta (Espainian, Frantzian, Polonian eta Mexikon), baita merkatu bakoitzera egokitutako soluzio ugari eskaintzeko gai diren 2.300 profesional baino gehiago ere.

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala