Fagor Healthcare Birmingham-go farmazia azokan izango da

Irailaren bukaeran burutuko da azoka, Erresuma Batuan, eta bertan aurkeztuko du bere Medical Dispenser produktua.
Card image cap
2013/09/23

Irailaren 29 eta 30ean burutuko da Birmingham Pharmacy Show azoka, eta bertako E44 stand-ean izango da Fagor Healthcare. Azoka hau, farmazia arloko garrantzitsuenetarikoa da eta Birmingham-go National Exhibition Centre delakoan ospatuko da.

Fagor Healthcare kooperatibaren helburua Erresuma Batuko merkatuan sartzea da eta horretarako bere kolaboratzailea den Denward Ltd banatzailearen laguntza izango du. Izan ere Denward Ltd farmaziako ekipamenduaren banatzailea da eta esperientzia luzea du, orain dela 50 urte inguru hasi baitzen horretan.

Osasun eta ongizatean espezialistak.